Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/11 22:34:31.545 GMT+2

Neskei zuzendutako marketina

img_may_11_2005_35_33

Nesken ordua iritsi da!

Egun marketin munduan dagoen gai beroenetako bat neskei zuzendutako marketinarena da. Badirudi orain dala lau edo bost urte guru batzuk konturatu zirala erosketa gehienak emakumeak egiten dituztela, diru gehien gastatzen dutenak emakumeak dirala eta beti gizonezkoentzat ziren produktuetan ere emakumeak zirala erosle nagusiak, adibidez kotxeen merkatuan.

Horrela al da zure kasuan?

Gero ohartu ziran hainbat eta hainbat emakume dagozala erosteko gaitasun haundia daukatenak baina ala ta guztiz ere marketina behin eta berriro gizonei zuzenduta egoala.

Hori dala ta emakumeei zuzendutako produktuak, markak eta publizitatea negozio aukera ezinobeak dirala konturatu dira.

Badirudi emakumeen erosteko erabakiak eta gizonenak erabat ezberdinak dirala. Beraz produktuak aurkezteko modua eta emakumeei hurreratzeko bideak ere ezberdinak izan behar dira.

Emakumeen ikuspuntua erreibindikatu dabenen artean badagoz blogari ezagunak ere. Nire gustokoenak honeik dira:

Learned on women

Wonderbranding

Rethink pink

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/11 22:34:31.545 GMT+2
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak