"Juan José Ibarretxek":http://www.ibarretxe.com bere kargua zin egin eta Jaurlaritza berria prestatzeko bidean da. Erronka haundiak ikus ditzakegu hurrengo lau urteko legealdirako.
Ez da txikiena izango gazteek dituzten lan egiteko aukerak piztearena. Hainbat aldiz entzun izan diet politikariei eta Ibarretxeri berari ere, gaur egungo gazteak inoiz baino hobeto prestatuta daudela. Hori horrela izanik, merezi dugu prestakuntza hori erakusteko aukerak izatea.
Herri garatuetako ekonomiak gero ta gehiago oinarritu behar dira prestaketa eta balio gehitze prozesuan. Gure artean, kasu askotan, oraindik ere lan eraketak kutsu estamental bat erakusten dau. Arriskutsua konpetitiboak izan nahi badugu.
Idatzi artikulu bat