Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/12 23:28:41.776 GMT+2

Kultura aldatzen

Kultura aldaketak enpresetan ez dirak errezak izaten. Batzuetan zuzendaritzak erabakitzen dau zeintzuk izan behar diran enpresaren etorkizunerako erizpideak eta estrategiak baina gero aplikatu egin behar dira. Gainera, estrategi asko aurrera eramateko gauzak beste era baten egiten hasi beharra izaten da. Horiek dira kultura aldaketa garrantzitsuak. Adibide bat jarriko dot.

Nik behin izan nuen bezero batek estrategi aldaketa bat egin zuen. Balio gehiagoko produktuak egitea erabaki zuen. Aldi berean, pertsonen implikazioa beharrezkoa zen. Ordutik aurrera, enpresaren balioa batez ere langileen prestakuntzan oinarritu behar zen. Gainera, bezeroekiko jarrera aldatzea ere beharrezkoa zen. Ez zen nahikoa teknologia berrietan inbertitzea edo kalitate sistema martxan jartzea. Enpresaren bihotza aldatu behar zen. Esan beharra daukat estrategi prozesu guztia bikain egin zala, erabakiak ondo hartuta egozan eta zuzendaritzak erabat bultzatzen zuen aldaketaren bidea.

Baina, baina... prozesu honeik zailtasun bat izaten dute. Langileetara iristen den momentuan, nola aldatu dezakegu kultura hori? Ez al da utopia hutsa hezituta dauden emakume eta gizonak aldatzea? Lidergoa beharrezkoa izaten kasu hauetan. Baina lidergoaz gain badaude beste teknika txikiagoak ere. Teknika horietako bat zerrendena da.

Nola aldatu enpresaren kultura? Ba erreza, egin zerrenda bat nahi zenuken aldaketak aipatuaz, adibidez:

  1. Bezeroen eskakizunak entzun 2. Langileen lorpenak errekonozitu 3. Adituekin hitz egin arazoetaz 4. .......

Zure zerrendako puntu bat hartzen badozu asteko egun bakoitzean eta burutzen badozu, azkenean zure lanean kultura berri horren aztarnak nabariak izango dira. Gauzak gitxika gitxika egiteko era berri horretara hurreratzen joango dira. Estrategia haunditik ekintza txikietara pasatzeko modua da.

Zerrenda txikia izan behar dau bain aldaketa haundiak eragiten ditu.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/12 23:28:41.776 GMT+2
Etiketak: giza errekurtsoak dohainik zuretzat | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak