Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/10 14:29:04.409 GMT+2

Marketineko blogak

Marketinari buruzko blog asko dagoz sarean. Egunero zerbait interesgarria aurkitzeko hiru lau blog irakurtzea komenigarria izaten da. Nik ezagutzen ditudan marketineko blog onenak ingelesez idatzita daude. Marketinean ari bazara lanean edota interesa baduzu arlo honetan ingelesa menperatuta daukazula uste dot.

Honeik dira nahiago ditudan marketineko blogak:

Tom Asacker

Seth Godin

Jennifer Rice

Saiatu! Ia gustokoak dituzun.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/10 14:29:04.409 GMT+2
Etiketak: marketing blogak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Felix eta ongi etorri! Desiatzen nago zure mezuak irakurtzeko, gertutik jarraituko ditut, izan ere, nire tesiak harreman zuzena dauka zure ekarpenekin. Gure ikerketen berri nahi izanez gero, badakizu.

Nork: Marinela.2005/05/10 17:20:37.812 GMT+2

Kaixo Marinela. Pozten naz antzeko interesak dituen jendea ezagutzeaz. Noski zure tesiaren berri jakitea nahi dodala. Blogeatzen jarraituko dogu aurrerantzean.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/10 18:55:09.699 GMT+2

Ordua zen baten batek ekonomiari heltzeko, eta ganoraz, gainera. Zuk hori egiten duzu, eta blog dotore batean. Bide batez, esango dut blog hau gehiago gustatzen zaidala Typepadekin daukazuna baino. Garbiagoa eta irakurterrazagoa da. Gertutik jarraituko zaitugu Euskonomian.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/05/10 21:28:18.914 GMT+2

Eskerrik asko, Joxe. Bai, txukun geratu dala uste dot. Neuk ere nahiago dot Goiena.neten diseinu garbi eta argitsua.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/10 22:36:32.701 GMT+2

HUHEZIn blog bat daukagu, Gizakom, eta hor ipini dut lotura bat Euskonomiara, gure ikasleei eta lankideei interesatuko zaielakoan.

Nork: Joxe Aranzabal.2005/05/10 22:42:00.720 GMT+2

Eskerrik asko, Joxe. Jarraituko dodaz blog horiek. Ia blog komunitate interesgarri bat sortzen dogun.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/10 23:14:31.236 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak