Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/01 14:37:32.463 GMT+2

Txina eta gu: merketin ala markatin

img_jun_01_2005_42_20

Txina gorantz doa. Orain dala zazpi bat urte Eibarko kudeatzaile ezagun batek esan zidan gure aurkaririk gogorrenak Txinatarrak izango zirala. Orain dala hiru urte, Txinan aritzen den nire bezero batek esan zidan Txinatarrek jan egingo gaituztela. Azken bi urteetan Txinaren petroleo kontsumoa bikoiztu egin da. Petroleoaren prezioa mantentzeko arazoak izan dira horren ondorioz. Eta hau ez da hasi besterik egin.

Zein etorkizun bizi behar dogu hurrengo urteetan? Gure ekonomiaren egoera erdi mailakoa da. Ez gaude ekonomia garatuenen artean baina ezta kostu baxuak dituzten ekonomien artean ere. Guzti hau orokorrean esanda, hau da zentzu makroekonomiko baten.

Ez dira urte asko gure estrategia nabarmenena industriaren eremuan lan kostuetan oinarritzen zenetik. Estrategia honi MERKETINA deitzen diot.

Baina orain, gero eta zailago daukagu horrela jarraitzea, Txinan kalitate haundiko produktuak egiten diralako (luxuzko produktu batzuk ere, adibidez Clavin Kleinen arropak Txinan egiten dira. Globalizaioaren eraginak dira.

Deslokalizaioa da asko entzuten dan beste hitz bat. Nola aurre egin mugimendu guzti hauei?

Ez da erraza erantzutea. Estatu Batuetan ere beldurra diote Txinari. Batzuren ustez, merketinari aurre egin leikion estrategia bakarra markak garatzea da, hau da bezeroarekin harremana aberastuaz norberaren markak ezberdintasuna lortzea. Honi MARKATINA deitzen diot nik.

Hori erantzun teknikoa litzateke. Arantzelak jartzearen aldeko ahotsak ere entzuten dira. Eta beste era bateko proposamenak ere bai. Azkena, Robert Kaplan kudeatzaile ezagunarena irakurri dot gaur bertan. Kaplanek amerikarrek beste askotan bezala arazoa gudaren eremura eramaten du. Hemen bere artikulua. Niretzat azken hau lotsagarria da, baina ez uste izan amerikarrak geldirik geratuko direnik egoera honetan.

Normalean etorkizunari buruzko eritziak eta aurrikuspenak nahiko ezezkorrak izaten dira, baliteke norberaren ezintasuna edo boterearen erabilpena justifikatzeko.

Zein iritzi duzu honetaz?

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/01 14:37:32.463 GMT+2
Etiketak: euskal ekonomia | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Txinatarrek gure moduan kontsumitzen hasiz gero, pikutara mundua. Horixe aditu dut behin baino gehiagotan. Niri beti iruditu zait hipokrita samarra. Hori esaten dugu bai, baian ez dugu inondik inora zalantzan jartzen gure kontsumo eredua. Orain produktibitatean ere gure gainetik ibiliko dira dezente. Berriro ere hipokrisia kutsua hartzen diot horri. Txinoek ordu asko egiten dute lan eta gutxi kobratu. Bai, egia da, baian igual garaia da gure produktibitate eredua (hormigoiaren eredua, nire ustez) zalantzan jartzeko, innobazioa bilatzeko, txukuntasuna bilatzeko. Kexaka eta kexaka, baina konpondu aditza oraindik ez dugu hiztegian begiratu. ez dakigu zehatz-mehatz zer oxtia den.

Nork: ziztu.2005/06/01 16:16:45.390 GMT+2

Aupa Felix! Europa osoa obsesionaturik duen gaurkotasuneko gai benetan interesgarria jorratzen duzu. Txina da etsaia, Txina da aukera. Nire ustez etsaia. Petroleoaren inguruan guztiz zuzen zabiltza, eta altzairuarekin eta orokorrean lehengai denekin berdin pasatu da. Azken urtean altzairua %40 inguru garestitu da. Txinan kalitate handiko produktuak egiten dihardutela diozu, luxuzkoak (CK lekuko). Kuestioa ez da kalitatea, produktuaren balorea, value bezala ezagutzen dena, baizik. Txina, momentuz, balore gutxiko produktuak egiteko gai da, CK produktuak lekuko. CK produktuek ez dute ikerketa handirik behar, ez dute aparteko teknologiarik behar, euren balorea markan dago, zure gaia den marketinean. Produktu hauek ekonomia merkeei subkontrata daitezke. Txina hemengo enpresen "eskuak" bihurtzen ari da, momentuz "burua" hemen gelditzen ari delarik. Enpresa askotan produktu estandarra Txinan egiten hasi dira, bezeroari moldatutako produktua (customised product) hemen gelditzen ari delarik. Zergatik? Azken hauek balore handiagoa ematen diolako bezeroari. Hurrengo urteetan ikerketa eta garapenak momentuz hemen jarraituko duela argi dago, baina subkontratatu egin daitezkeen operazioak Txina, India, Txekia edo Polonia bezalako lekuetara eramango dituzte hemengo enpresek. Markatina komentatzen duzu konponbide bezela. Ez nintzateke guztiz ados egongo neurri horrekin. Marka garatzea neurri egokia izan daiteke merkatuko zenbait segmentutan, autoetan, jantzietan, e.a. Markaren alde apostua egiten duten enpresek ez dute Txinaren beldurrik izango, egia da, euren "value proposition"-a (Martinez, 2003) markan oinarrituko delako, eta ez prezioan edo produktuaren ezaugarrietan (beste bi "value proposition"). Badago merkatuan segmentu bat non edozer pagatzen dela marka zehatzengatik, adibidez Rolls Royce auto bat. Kotxearen ezaugarriak ez dira apartekoak 40 aldiz gehiago ordaintzeko. Hala ere, markaren prestigioak hori ordaintzera bultzatzen du pertsona asko. Txinak jai du horrelako produktuen aurrean. Baina badaude makina bat enpresa non euren marka garatzea ezinezkoa da, merkatuak marka baino produktuaren salneurria edo bere ezaugarriak baloratzen dituelako: Hozkailu bat, plantxa bat, ordenagailu bat... Produktu hauetan markak ez dauka hainbesteko inportantziarik, bai ordea prezioak ("price minimiser value proposition") edo ezaugarriek ("technological value proposition"). Produktu hauen kostuen portzentai handi bat eskulanean datza, eta denok dakigu Txinako soldatak nolakoak diren. Produktu hauen balorea ez da hain handia, erraz kopia daitezke, nahiko estandarrak dira, "mass-prdouction" estrategiarekin ekoiz daitezke kopuru handian, horregatik dira Txinarako aproposak. Europaren etorkizunak ezaugarri hauek izan ditzakela deritzot: -Ikerketa eta garapena askoz ere gehiago bultzatu. -Balore handiko produktuak egin (Kalitatea oinarrizko ezaugarri bihurtu da, ez da ezaugarri diferentziatzailea jada). Balore bezela zera ulertzen dut: Bezeroak espero dituen ezaugarriak/ordaintzen duen dirua (/=zatiketa) -Enpresa txiki eta ertainen arteko kolaborazioa bultzatu, enpresa modelo berriak sortuz: Extended enterprise, network-ak, eta antzerakoak. -Bezeroaren beharrei bereziki moldatutako produktuak ekoiztu, estandarrak Txinak jango dizkigu. Txinak momentuz ez dauka ikertzeko ahalbide handirik. Hau denbora kuestioa da. Bertako soldaten kontua ere denbora kuestioa da, handitzen joango dira. Baina Txina eta gero India etorriko da, edo Vietnam... Barka hain luze erantzutearren baina nire doktoretzaren ikerketa honetan oinarritzen da, enpresen arteko kolaborazioan hain zuzen ere, eta benetan gustoko dut gai hau. Gustora jarraituko nuke gai hau jorratzen zurekin, nire e-maila zabal zabalik duzu, Felix. ;o)

Nork: Marinela.2005/06/01 16:39:58.437 GMT+2

Aupa Felix!

Europa osoa obsesionaturik duen gaurkotasuneko gai benetan interesgarria jorratzen duzu. Txina da etsaia, Txina da aukera. Nire ustez etsaia. Petroleoaren inguruan guztiz zuzen zabiltza, eta altzairuarekin eta orokorrean lehengai denekin berdin pasatu da. Azken urtean altzairua %40 inguru garestitu da.

Txinan kalitate handiko produktuak egiten dihardutela diozu, luxuzkoak (CK lekuko). Kuestioa ez da kalitatea, produktuaren balorea, value bezala ezagutzen dena, baizik. Txina, momentuz, balore gutxiko produktuak egiteko gai da, CK produktuak lekuko. CK produktuek ez dute ikerketa handirik behar, ez dute aparteko teknologiarik behar, euren balorea markan dago, zure gaia den marketinean. Produktu hauek ekonomia merkeei subkontrata daitezke. Txina hemengo enpresen "eskuak" bihurtzen ari da, momentuz "burua" hemen gelditzen ari delarik. Enpresa askotan produktu estandarra Txinan egiten hasi dira, bezeroari moldatutako produktua (customised product) hemen gelditzen ari delarik. Zergatik? Azken hauek balore handiagoa ematen diolako bezeroari. Hurrengo urteetan ikerketa eta garapenak momentuz hemen jarraituko duela argi dago, baina subkontratatu egin daitezkeen operazioak Txina, India, Txekia edo Polonia bezalako lekuetara eramango dituzte hemengo enpresek.

Markatina komentatzen duzu konponbide bezela. Ez nintzateke guztiz ados egongo neurri horrekin. Marka garatzea neurri egokia izan daiteke merkatuko zenbait segmentutan, autoetan, jantzietan, e.a. Markaren alde apostua egiten duten enpresek ez dute Txinaren beldurrik izango, egia da, euren "value proposition"-a (Martinez, 2003) markan oinarrituko delako, eta ez prezioan edo produktuaren ezaugarrietan (beste bi "value proposition"). Badago merkatuan segmentu bat non edozer pagatzen dela marka zehatzengatik, adibidez Rolls Royce auto bat. Kotxearen ezaugarriak ez dira apartekoak 40 aldiz gehiago ordaintzeko. Hala ere, markaren prestigioak hori ordaintzera bultzatzen du pertsona asko. Txinak jai du horrelako produktuen aurrean.

Baina badaude makina bat enpresa non euren marka garatzea ezinezkoa da, merkatuak marka baino produktuaren salneurria edo bere ezaugarriak baloratzen dituelako: Hozkailu bat, plantxa bat, ordenagailu bat... Produktu hauetan markak ez dauka hainbesteko inportantziarik, bai ordea prezioak ("price minimiser value proposition") edo ezaugarriek ("technological value proposition"). Produktu hauen kostuen portzentai handi bat eskulanean datza, eta denok dakigu Txinako soldatak nolakoak diren. Produktu hauen balorea ez da hain handia, erraz kopia daitezke, nahiko estandarrak dira, "mass-prdouction" estrategiarekin ekoiz daitezke kopuru handian, horregatik dira Txinarako aproposak.

Europaren etorkizunak ezaugarri hauek izan ditzakela deritzot: -Ikerketa eta garapena askoz ere gehiago bultzatu. -Balore handiko produktuak egin (Kalitatea oinarrizko ezaugarri bihurtu da, ez da ezaugarri diferentziatzailea jada). Balore bezela zera ulertzen dut: Bezeroak espero dituen ezaugarriak/ordaintzen duen dirua (/=zatiketa) -Enpresa txiki eta ertainen arteko kolaborazioa bultzatu, enpresa modelo berriak sortuz: Extended enterprise, network-ak, eta antzerakoak. -Bezeroaren beharrei bereziki moldatutako produktuak ekoiztu, estandarrak Txinak jango dizkigu.

Txinak momentuz ez dauka ikertzeko ahalbide handirik. Hau denbora kuestioa da. Bertako soldaten kontua ere denbora kuestioa da, handitzen joango dira. Baina Txina eta gero India etorriko da, edo Vietnam...

Barka hain luze erantzutearren baina nire doktoretzaren ikerketa honetan oinarritzen da, enpresen arteko kolaborazioan hain zuzen ere, eta benetan gustoko dut gai hau. Gustora jarraituko nuke gai hau jorratzen zurekin, nire e-maila zabal zabalik duzu, Felix. ;o)

Nork: Marinela.2005/06/01 16:40:50.974 GMT+2

Badirudi gai beroa ikutu dugula oraingoan.

Ziztu, arrazoia duzu. Badirudi beldurra diogula aldaketari, ez garela gai gure aldamenean gertatzen diren aldaketei erantzun arrazionalago bat emoteko. Ohitu gara modu batzuetan lan egiten eta orain arriskua ikusten dogu.

Marinela, mila esker zure erantzun burutsuagatik. Zurekin bat nator irtenbideetan, ikerketa, giza prestakuntza eta batez ere flexibilitatea izango dira etorkizunean gai erabakiorrak. Beharbada nik ez dot ikusten horrenbesteko arriskurik. Enpresak ingurugiro aldakor baten moldatzen dira eta kontuan izan behar dituzte gaur egun mundu mailan gertatzen diran mugimenduak. Nik beti uste izan dot krisi ekonomikoak ez dirala existitzen bakarrik existitzen dira baldintza aldakorretara adaptatzen ez diran enpresak.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/01 20:00:46.955 GMT+2

Marinela, ez dot zure helbidea aurkitzen. Mesedez, bidaliko bazenidake eskertuko nizuke.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/02 16:22:27.258 GMT+2

Felix,

Jaso al duzu nire e-mailik? Oraintxe bertan bidali dizut-eta...

Laster arte.

Nork: Marinela.2005/06/02 16:51:31.018 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marinela

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak