Joan den astean Rosa Sayk galdera argi bat luzatu zigun The Blog Synergyko kideei. Bizitza errealean, zeintzuk dira lidergoaren ezaugarriak?
Bost galdera hauek egin zizkigun Rosak:
1- Denok daukagu aukera lidergoa garatzeko. Ahaztu guruak, edo Collinsek dioen bezala, ikasle onenak irakasleetaz guztiz fidatzen ez direnak dira.
2- Zure eguneroko bizitzan lidergoa alde batera uztea nahi baldin baduzu ere, zeintzuk ezaugarri nahi dituzu erantzunkizuna dutenen artean?.
3- Denok jasaten ditugu beste batzuen erabakien ondorioak, beraz, Rosak esan nahi duena da, lidergoa ukaezina den gai bat dala. Zer beharko lukete lider izan nahi dutenak praktikatu beraien bizitzetan?
4- Lan eremutik kanpo, zeintzuk dira lidergoaren ezaugarriak zuretzat? Ba al dauka ezberdintasunik lanean aurkitzen dituzun liderrekin?
5- Blogari bezala, zeintzuk dira zure ustez benetako blosferako liderrak?
Azken galdera honek Blogosferako guru biren hitzekin dute zerikusi. Dagoeneko badirudi hasi direla blogen etorkizunari buruz hitz egiten. Nire ustez nahiko arriskutsua izan daiteke, baina hor doakizuez Tom Asacker eta Seth Godinen hitzak:
Tom Asackerrek dio:
Blogak erdi bideko komunikabideak bilakatzen diranean, dirua lortzeko bideak ere bilakatuko dira. Orduan derrigorrezkoa izango dute benetazko emozioak garatzea.
Seth Godinek:
Denbora aurrera joan ahala, irakurle berriak lortzeko aukera jeisten joango da, eta irakurle loialak gehitu egingo dira.
Sustantzia gero ta gehiago baloratzen hasiko dela etorkizunean diote guru biak.
Idatzi artikulu bat