Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/03/08 15:33:56.480 GMT+1

Balioa eta expektatibak

Zer esan nahi dauka balioak enpresaren barnean? Baliodun zerbitzuak garatu behar ditugu, enpresaren azken helburua jabegoa dutenei balioa sortzea da, bezeroei balioa gehitu behar diegu. Ez al dira gauza askotxo hitz batekin bakarrik adierazteko?

Balioa orain dela urte batzuk arte enpresaren kontabilitateak isaldatzen zuen. Patrimonioa zen enpresaren balioa. Gerotxoago, proiektuen etorkizuneko diru sarreretan jarri zen garrantzia. Hala ta guztiz ere, finantzetan oinarritutako balio kontzeptuak ziren hauek.

Marketinera jotzen badugu, Scott Bedburyk bere A new Brand world liburu ikaragarrian dioen bezala, balioaren esanahia merkatuetan argi ikusi zen Marlboro konpaniak bere tabakoaren prezioa jaistea erabaki zuenean. Ordura arte, Marlboro beti beste marka batzuk baino prezio altuagoa mantentzen zuen, nahiz eta produktuan ezberdintasun gehiegirik izan ez. Horrelako konpainia batek prezioa jaistean, bere produktua merkantzia uts bat bezala ikusten duelako da. Hau da, ezin duenean ezberdindu konpetentziatik.

Informazio sistemen garaian balioaren kontzeptuak guztiz estanda egin zuen. Dirua galtzen zuten enpresak poltsetan igoera ikaragarriak zituzten eta produktuen balioa gehitzeko moduak uste ez ziran era harrigarrietan garatu ziren.

Gau egun zer esan dezakegu? Blogak dira azken fenomenoa marketin eta komunikazioen munduan. Balioa gehitzen al dute? Edo gutxienik, mantentzen laguntzen al dute? Ta nola neurtu blog baten balioa?

Dave Rothackerrek duela gutxi artikulu interesgarri bat idatzi du bailoari buruz. Berak dioena nahiko egokia da balioaz mintzatzeko edozein eremutan. Horrela dio Davek:

Espero dena baino gehiago eman. Hori da. Ez baliogabeko erretorika korporatiboa. Inolako lelokeri psikologikorik gabe. Espero dena baino gehiago eman, soilik.

Oso egokia. Ezta?

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/03/08 15:33:56.480 GMT+1
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arrazoia ematen dizut Felix. Zerbaiten balioa aurretikan dakargun espektatibarekin neurtzen dugu. Beraz zerbait erlatiboa da. Espektatibatik goitik badago, konforme gelditzen gera. Azpitikan ez ordea. Beharbada balioa bai onartzen diogu, baina ez du etekinik lortzen.

Nork: Nice.2006/03/08 16:42:30.563 GMT+1
http://www.euskalnet.net/vespin

Guztiz ados, Nize. ;)

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/03/09 00:54:34.195 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak