Berrikuntza estrategi garrantzitsua dela gero ta argiago daukagu. Arrisku puntu bat eskatzen duela enpresen zuzendariengandik hori ere gureganatuta dogu. Baina badira kasuak, berrikuntzak porrot egiten duenean, zerbait gaizki egin dugula dakigunean.
Dave Pollard aholkulariak 8 arrazoi nagusi aurkitu ditu berrikuntzak etekinik ez teratzeko. Hauek dira:
- - Ez ulertzea berrikuntza zer den, nola lortzen den, zertan gauzatzen den.
- - Berrikuntza lortzeko prozedura falta.
- - Modurik ez aurkitzeko berrikuntza aukerak, ez non ez noiz.
- - Berrikuntza misio falta taldeak inspiratzeko balioko duenak.
- - Berrikuntza gauzatzeko proiektu erakargarri gutxi.
- - Gaitasun murritza berrikuntzarekin zerikusia duten proiektuak aurrera eramateko.
- - Ideia gutxi bezeroek azetu gabe dituzten beharrizanei buruz, batez ere berrikuntzaren bitartez azetu daitezkenak.
- - Zailtasuna beharrezko diren kontzeptuak aukeratzerako orduan.
Beste bateren bat okurritzen al zaizu?
Erantzunak
Kaixo,
ia ez dizut inoiz erantzunik idatzi, baina jakin ezazu egunero sartzen naizela zure blogean. Oso interesagarria iruditzen zait.
Zorretan sentitzen nintzen.
Nork: Unai.2006/03/07 22:43:07.109 GMT+1
Mila esker, Unai zure babesagaitik. Norberaren lana besteentzat baliogarria dala jakiteak aurrera jarraitzen du, dudari gabe. Beraz, eskerrik asko!
Nork: Felix Gerenabarrena.2006/03/08 00:24:08.864 GMT+1