Artikulu interesgarri bat agertu da Wired Magazinen. Boom berria deitzen da artikulua eta bertan nolabaiteko seinaleak nabaritzen hasi direla dio boom berri bat etorriko dela.
Boom berri hau azken bost edo sei urteetan enpresa teknologikoen "puxpulua"rekin konparatuz ezberdina izango ote da, espekulazio gutxiago eta inbertsioak modu arrazionalago batean egingo ote dira.
Hiru arrazoi aipatzen ditu artikuluak boomaren oinarri bezala:
Alde batetik, teknologiei buruz egindako aurrikuspenak bete egin dira. Hau da, banda zabaleko komunikazioak egi bilakatu dira, e-merkataritza eguneroko errealitate biurtu da eta I-Pod bezalako produktuak erabat arrakastatsuak izaten ari dira.
Beste batetik, gaur egun enpresa bat martxan jartzeko kostuak gutxitu egin dira neurri haundi baten. Adibidez, Excite enpresa sustatu zutenak duela 10 urte JotSpot proiektua martxan jarri dute 100.000$kin, orain dela hamar urte kostatuko zitzaiena baino bost aldiz gutxiago.
Azkenik, Inbertsi txikiagoa nahikoa bada, sustatzaileek gutxiago dependituko dute kapitalistengandik eta beraien proiektuak ez dute presarik jasan behar izango lehendabiziko momentuetan.
Idatzi artikulu bat