Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/02 12:13:34.803 GMT+1

Valentino Rossiren "karrera"

img_feb_02_2006_15_54

Azken urteetan sarritan zabaldu izan da zurrumurrua Valentino Rossi 7 aldiz munduko txapelduna motoetan Formula 1ra pasatzear zegoela. Ferrariren laguntzarekin Rossi entrenatzen aritu da gutxienez hiru aldiz. Aste honetan Rossi txapelduna Valentziako Ricardo Tormo zirkuitoan ari da frogak egiten, baina oraingoan bere aurkariak izan daitezken beste piloto batzuekin batera.

Badirudi jendeak ez duela oso serioki hartu Rossiren enpeinua F1an sartzeko. Baina atzo Rossik aditu guztiak arrituta utzi zituen. Bere denbora onena Michael Schumacher haundiarena baino segundu bat geldiago izan zan. 15 pilotuen artean, 9garren denbora onena markatu zuen. Inork ez zuen uste horrelakorik gertatu zezakeenik.

Orain arte, Rossiren "entrenamenduak" Ferrariren publizitate estrategia utsa bezala hartzen ziran. Baina behin F1ko pilotuekin konparatuz Schumacher erraldoiaren atzetik segundu batera gelditu denean, adituen ahotsak entzuten hasi dira.

Atzo F1ko foru batzuetan irakurri nituen zaletuen eritzi batzuen arabera, Rossik Ferrariren aukera izatea frogak egiteko ez da justua, gazte asko bait daude umetatik kartetan eta maila ezberdinetan karreretan aritzen direnak eta inoiz ez dutenak izaten aukera batik Ferrari bezalako marka batekin konpetitzeko. Beste batzuk esaten zuten Rossik 3 entrenamendu egin ondoren David Coulthard edo Jarno Trullik baino denbora hobeak egiteko gai bada, F1 osoa "farsa" utsa dela.

Nire ustez adituek nahiko sakonduta dagoen eritzi bat isladatzen dute, hain zuzen ere, postu batetara iristeko bide zehatz eta zuzen batzuk daudela eta bide hori jarraitzen ez dutenak ezin dituztela postu horiek eskuratu. Egia esan, gero ta gehiago, argi geratzen ari da bide zuzenik ez dagoala n0rberaren karrera eramateko. Lehen bai, postu konkretu batzuk zeuden eta eurengana eramaten zuten bideak ere oso zehatzak ziren. Rossiren kasuan berak argi erakutsi du abiadura kontuetan maisua dela eta hori dela eta Ferrarik aukera eman dio. Bere markaren indarraren ondorioz eseri da Rossi Ferrari batean.

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/02/02 12:13:34.803 GMT+1
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Rossik 1Formulako automobil bat gidatzeko behar den besteko abilezia badu ere, ez aintzat hartu gaurko kirol kroniketan datozen sailkapen horiek. Valentinok bederatzigarren denbora onena egin du, baina V10eko motorrarekin. Gainontzekoek V8 motordun autoak dituzte, itzuli bakoitzeko bi segundo motelagoak. Inork esango du Rossiren V10 Ferraria V8ra murriztua zegoela. Ordenagailu bidez murrizten diote motorrari indarra, eta itzuli batetik bestera lasai alda dezakete hori. Hala, seguru Valentinok denbora onena autoa toperik gabe zegoenean egin zuela. Horrela neuk ere bai! esan behar nuen, baina tamalez, neuk horrela ere ez...

Nork: Xabier.2006/02/02 14:01:10.473 GMT+1

Kaixo Xabier. Bai, badirudi ez dutela kotxe berbera erabili. Baina hala ta guztiz ere Rossik ez ditu neurtu bere indarrak edozeinen aurka, Schumacherrekin baino, zazpi aldiz munduko txapelduna. Badirudi Rossiren denborak halere ikaragarri onak direla duen esperientzi laburra kontuan izanik.

Postean komentatzea nahi nuena zan jendea esaten hasi dela ez dela justua eta F1k sinesgarritasun guztia galduko zuela Rossi Ferrarik fitxatuko balu. Nire puntua zan esatea ez daudela bide zehatzak lan helburu batzuk lortzerako orduan.

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/02/03 00:04:58.471 GMT+1

Eguerdi on! Ados Rossiren denborak onak direla (egunotan zazpi tronpo egin ditu guztira, baina beste edonork lehenengo martxa jartzen ere ez luke asmatuko). Baina Felix, ez nuke gurako Rossi 1Formulan ikustea, eta ez dakit zergatik, romantizismo kontuak izango dira. Akaso, jakin badakidalako bidean zenbat pilotu geratu diren, Alonsok berak baino abilezia handiagokoak. Zer-eta motoetan trebea den pilotu batek auto lasterkariei desafioa botatzeko. Esandakoa, romantizismo kontua. Dena dela, Valentinori ez diot inongo meriturik kenduko:oso gaitza delako 1Formulako auto bat gidatzea, eta Italian, WRC klaseko Subaru Impreza batekin Colin MCrae Munduko Txapeldun izandakoa mendean nola hartzen duen ere ikusi izan dudalako, zirkuitu itxian. Sinisteko ere gaitza.

Nork: Xabier.2006/02/03 12:29:45.635 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak