Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/19 12:29:46.148 GMT+1

Urte berria, abilezia berriak

Urte berriarekin batera ikasketa proiektu berri bat hasi dut. Mondragon Unibertsitateak antolatutako Pertsonen garapena eta taldeen lidergoari buruzko Expertoa hasi dut. Klaseak Gasteizen emoten ditugu eta joan den astean izan genituen lehen saioak.

Nire ustez urte berriarekin batera garrantzitsua da norberaren balantzea edo hurrengo urterako plangintza bat egitea. Behintzat ondorengo urtebetean zerbait ikasteko aukera baldin badaukazu, planifikatu eta hori gehiago izango duzu zure gaitasunen zorroan.

Expertua oso ondo hasi zen. Lehen irakaslea Esteban Vicente izan zen. Bere ekitalditik gehien gustatu zitzaidana lanaren "Sentido de trascendencia" izan zen, hau da beti dagoala zerbait ederra eta baliotsua egiteko aukera. Oso ideia aberatsa, Esteban.

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/01/19 12:29:46.148 GMT+1
Etiketak: giza errekurtsoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ados nago zurekin urte berri bakoitzak itxaropen berriak ekarri beharko lituzkela eta beraiek aurrera ateratzeko abilezi berriak garatu behar ditugula. Horretan nago ni ere zure bide hori konpartitzen Gasteizen. Nik Esteban-dik atera nuen aberatsean hitzetatik ekintzetara pasa behar dela pertsonen garratziaz mintatzen garenean eta koherentzia hori ez datorrela eraikin mental edo konzeptualetik, erraietatik baizik. Erraietatik irten behar direlako bidea erakusten diguten baloreak.

Nork: Nice Lazpita.2006/01/31 16:45:52.793 GMT+1

Kaixo Nice, pozten nau zure komentarioak irakurtzeak. Bai, egia da, egitean eta akzioan datza sustatzaileen izpiritua. Honi buruz idatzi berri dut post bat ingelesez. Hemen irakurri dezakezu.

Ostiralera arte. ;)

Nork: Felix Gerenabarrena.2006/01/31 22:34:05.244 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak