Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/30 15:59:23.871 GMT+1

Ahoz-ahoko marketina

img_dic_30_2005_01_39

David Balter Buzzmachine enpresaren burua da. Buzzmachine sortu zuten Seth Godinen marketin biralaren arrakastaren ondorioz. Gero Davidek Grapevine argitaratu dau. Liburu horretan azaltzen dituen kontzeptuen artean Ahoz-ahoko marketina, marketin birala, eta zurrumurruaren marketinaren ezberdintasunak daude.

Liburuaren zurrumurrua zabaltzeko hain zuzen ere, bere manifestua atera dau. Hemen daukazue eskuragarri.

Hiru kontzeptu bereizten ditu Balterrek.

Ahoz-ahoko marketina: marketin tresna indartsuena. Bezero bik edo gehiago informazioa alkarri jakinarazten diotenean gertatzen da. Marka baten indarra edo ahulezia bertan behera aldatu daitezke ahopz-ahoko marketinaren arabera. Zure bezeroak marka modu naturalean gomendatzen hasten direnean ahoz-ahoko marketina egiten dizute.

Marketin birala: Marketin biralaren helburua da mezu bat bizkor zabaltzea eta modu esponentzialean, hau da bezero batek beste askori pasatzea mezua.

Zurrumurruaren marketina: Ekintza bat da bezeroak bizitu edo entretenitu egiten dituena, ondorio bezala, jakinmina sortuaz. Normalean emozioak pizten dituen ekintza bat da, eta sarritan lehergarria izaten da baita. Adibidez, tatuajeak edo ta Virgin enpresako nagusiak, Richard Bransonek egiten dituen ekintza guztiak (munduari bira globoan etabar...)

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/12/30 15:59:23.871 GMT+1
Etiketak: marketing | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak