Dohainezko materialen atal hau irekitzeko azken urteetan pertsonen kudeaketari buruz idatzi diren artikulu garrantzitsuenetariko bat eskeintzen dizuet. Tom Petersek idatzi zuen, The brand called You edo "Marka berri bat, zu".
Artikulu honetan Petersek marketin pertsonalaren garrantzia azpimarratzen dau. Bere ustez, ekonomian korporazio haundiak izan dira nagusi historian zehar. Orain, ostera, norbanakakoak dira euren etorkizuna eraikitzeko aukera dutenak.
Edukiaz gainera, Petersen idazteko era berezia ere nabari da. Benetan artikulu irakurgarria. Ingelesez idatzita egon arren uste dot merezi duela Euskonomiaren materialen artean izatea.
Erantzunak
Kaixo, Felix:
Oso interesgarria da gai hori, eta uste dut artikuluaren egileak arrazoi duela, baina, arlo profesionaletik edo enpresatik kanpo, eguneroko bizitzako arlo guztietan ere hala jokatzen dugula iruditzen zait. Irakasten digute besteengandik bereiztu behar dugula, gure marka propioa sortu eta gure burua ahalik eta ondoen saldu.
Gogoetarako gai polita.
Nork: Leire.2005/05/23 18:15:49.613 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
Pozten naz gogoko duzulako. Gaia oso garrantzitsua da eta gehiago ere izango da datozten urteetan. Tom Petersen idazkera bizia ere nabari da artikuluan. Gustora irakurtzeko modukoa dala uste dot.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/24 00:32:36.796 GMT+2
Badago irakurtzerik edo kopiatzerik artikulu hori HTML formatuan, Fast Company aldizkarian, hantxe argitaratu baitzen 1997an.
Lehenago, klik egin dut hainbat aldiz zuk utzitako loturan, eta PDF bat agertzen zitzaidan, baina ezin irakurri.
Nork: Joxe Aranzabal.2005/05/24 14:46:05.957 GMT+2
Beharbada Adobe acrobaten bertsioaren arabera izango da. Ez diot beste arrazoirik aurkitzen. Eskerrikasko komentatzearren, Joxe.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/25 00:39:56.452 GMT+2