Steve Yastrow marketin guru bat da. Bere lehen liburua Brand harmony azken aldian agertu diren marketineko liburu onenen artean dago. Steventzat marka batek daukan erakargarritasuna ez da oinarritzen jendeak publizitatearen bitartez jasoten dauan irudian, marka horrekin daukan hartu emon guztietan baino.
Stevek dio "markaren armonia" bilatu behar dala. Hau da, era asko dagozala bezeroarengan sentsazio bikainak sortzeko eta hori dala lortu beharrekoa.
Lehen Telefonikari buruz esandakoaren arabera, ba al dauka Telefonikak markaren armoniarik? Nik ezetz erantzungo neuke. Azken sei hilabeteetan izan dot aukera Telefonicarekin hiru lau gaitan zerikusia izateko eta benetan impresio penagarria sortu dit. Zerbitzuen kalitate negargarria, bezeroarenganako hurbiltasun eza eta arduragabekeria.
Eta puntu guzti horiek konpondu beharrean makrokanpaina bat atara dabe jendeak hobeto ezagutzeko euren logotipoa.
Idatzi artikulu bat