Hainbat diru gastatu dabe logo barri hori ateratzen. Ia leku guztietan dago, aldizkarietan, interneten, telebistako iragarkietan etabar. Zein da kanpaina honen zentzua?
Nire ustez berriz movistar marka moduan bultzatzea eta batez ere leku guztietan erakustea. Hau da, baloratu dabena jendeak gehiago ikusi behar dauala da. Leku guztietan agertu behar direla. Honetaz gainera, nik ez dot mezu barririk entzun ezta produktuak izaera iraultzailea daukanik. Logoa polita da baina horretaz gain, zer?
Zihur nago Telefonicaren orrian sartzen bazara ezaugarri barriak dituela esango dabela. Baina publizitate kanpainak ez dau hori sakontzen, nire ustez behintzat.
Aspaldian izan dogun kanpaina "sofokanteena" dala uste dot. Zure eritzia eskertuko neuke. Gustokoa al dozu?
Erantzunak
Ez dut ikusten ia batere telebistarik eta nik irakurtzen dudan prentsan ere ez dut ikusi, baina Goio Aranaren blogean ikusi nuen "da Miedo" jartzen zuen titularra eta titular horretan "m" marabilloso hori. Egia esan, inbaditzaile izatearekin batera nazkante xamarra ere iruditu zait portada horrekin egin dutena. En fin, ez naiz futbolzalea eta ezta mobil zalea ere...
Nork: Iban Arantzabal.2005/05/20 10:21:57.776 GMT+2
http://www.espaloia.com
Bai, pentsa portada baten horrela agertzeko zenbat ordaindu behar izan daben. Eta ezer esaten al dautsu horrek movistarri buruz? "Marca" irakurtzen badozu eta futbol zalea bazara impresio txarra sentitu behar dozu. Zerk gehitzen dautso horrek Movistar markari? Ba nire ustez gitxi. Jendea naskatzeko arriskua dauka. Zentzunik gabe egindako publizitatea.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/20 11:51:55.686 GMT+2
Nik egia esan, ez diot zentzu askorik hartzen egiten dabiltzan kanpainari. Azken finean, nire ustez, lortu nahi izan dutena notorietatea da, hau da, Movistar marka presente izatea leku guztietan. Eta alde batetik, lortu dute. Momentu honetan edozeini galdetuz gero, telefonia marka baten izena emateko, jendeak, ehuneko handi batean, nik uste dot Movistar esango zuela. Beste aldetik, uste dot be jendea apur bat nazkatzen hasia dela kanpainatzar honekin. Eta honek ez dakit fabore egingo dion Movistar-i.
Nork: imanol.2005/05/20 17:38:55.179 GMT+2
Ba bai. Badirudi intentzio horrekin egin dabela. Kanpainaren eraginkortasuna negurtzeko jakin beharko genuke mugikor bat erosterakoan zenbatek aukeratuko luketen Movistar.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/22 22:12:08.137 GMT+2
http://www.cincodias.es/articulo.html?xref=20050412cdscdiemp_36&type=Tes&anchor=cdsmerA00
Nork: Iñigo.2005/05/23 22:53:04.023 GMT+2
http://www.sweetcreeps.com/euskaraz
Mila esker, Iñigo. Gaur arte ez dot ikusi zure mezua.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/02 14:51:17.549 GMT+2