Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/06 17:01:46.944 GMT+2

Euskeraz blogeatzen

Ikaragarrizko gogoa neukan euskeraz blogetzeko. Nire lehen bloga BrandSoul ingelesez idazten hasi nintzan eta ordutik hona euskeraz idazteko moduren baten bila ibili naz. Goienaneteko lagunek euren plataforma erakutsi zidaten eta lehen momentutik gogoko izan nuen. Ondorengo egunetan postak idazten arituko naz gogotsu eta zuen mezuen zahin nago. Blogeatzen lagun berri asko egiten dira, hori da blogaren abantaietako bat. Blogesferako nire lagun batzuk ere aurkeztuko dizkizuet ondorengo egunetan.

Eskerrik aso Iban, Maider eta Usoa. Hau gozada bat da.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/06 17:01:46.944 GMT+2
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten naiz irakurtzeaz gozada bat dela... Imajinatzen dut gure software hau, Coreblog euskaratua eta bere aukerak, ez direla iristen Typepad-ek Felixgerena.com konpletoan eskaintzen dizkizunekin, baina tira, gure eskala txikian blogosferan ere gauzak egiten ari gara. Eta ez da bakarrik azpiegitura: tresna martxan bizi-bizi jartzeko Goienako lagunek jarri duten interesa neuk ere txalotzen dut.

Luistxo Fernandez, CodeSyntax, Eibar.org eta Ingelesen Hilerria

Nork: Luistxo.2005/05/10 17:27:59.910 GMT+2
http://www.codesyntax.com

Lan aparta egin dozue. Euskeraz garatzeko posibilitatea izatea benetan pozgarria da. Typepad ondo dago baina ingelesez idatzi behar badozu, euskaraz idazteko zuen plataforma ezin hobea da. Erraza erabiltzeko, editatzeko posibilitate asko ditu eta diseinu aldetik dotorea. Gainera Goienaneteko lagunak txalotzeko lana egin dabela uste dot.

Hemendik aurrera kontaktuan izango gareala espero dot.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/05/10 18:51:21.555 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak