Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Zer da Agoan Euskara taldea?

Helburua: Deustuko unibertsitateko euskal komunitatea agerian jarri eta euskararen erabilera bultzatu Euskal Herri osoan zehar.

  • Zer da proiektu hau? Euskalduntze planak garatzen dabiltzan zenbait herritan erabilera bultzatzeko aurrera eraman duten proiektu bat Deustuko Unibertsitatera moldatzea da gure helburua. Herriotan egin dutena hauxe da: euskara dakiena identifikatuko duen ikur bat sortu eta banatuz, euskal komunitateak euskaraz egiteko jarrera inplizitu bat erakusten du.

    Guk berriz, aurrera pausu bat eman nahi dugu, euskaraz egiteko jarrera esplizitu eginez eta horren kontrol bat eramanez. Ikurra jasoko lukeen orok manifestu batenganako atxikimendua erakutsi eta konpromiso jakin bat hartuko du euskara erabiliko duela agerian utziz; ikurra jasotzerakoan, era berean, euskararen erabilera neurtzeko inkesta bat ere betez –seihilabete bakoitzaren amaieran berriro egiteko–, horrela erabilera tasa handitu den ala ez baloratzeko baliabideak eskuratuz.

    Azken finean, zabalduko duguna ikur hutsa izatea ekidin nahi dugu, banatutakoaren oinarrian konpromiso sendo bat ezarriz. Benetan betetzea nahi dugun konpromisoa.

  • Zergatik garatu dugu? Bada denbora Deustuko Unibertsitateak euskara plana aurrera daramala. Plan honen eragina, oraingoz behintzat, irakasleengana eta hizkuntza ingurura hedatu dela dakigu; horregatik, batez ere, ikasleei bideratutako proiektua da hau, unibertsitatearen eguneroko bizitza euskaldundu nahi bada, ikasleok euskaraz egitea oinarrizko baldintza dela ikusten baitugu.

    Ikasleon %60ak euskara badakigu ere, erabilera ez da ehuneko horietara hurbildu ere egiten. Hor eragingo luke, zuzen-zuzenean, proiektu honek.

  • Nori zuzenduta dago? Esan bezala, proiektu hau ikasleari bideratuta dago batez ere, hau da, euskaraz bizi nahi duen ikasle orori, Euskal Herriko beste unibertsitateetan ere ezagutzera emanez. Bestalde, irakasle eta langileengana ere iristea espero dugu.

    Beraz, argi dago proiektu honek jarrera politiko zehatzetatik urrundu eta nortasun adierazle orokorra izatea duela helburu.

  • Zein izango da unibertsitatean zabaltzeko bidea? Hau ahalik eta emaitzarik emankorrenak lortzeko funtsezko atala dugunez, bide ezberdin ugari erabiltzeko asmoa daukagu:
    1. Lehenengo pausua aurkezpen orokorra egitea litzateke euskaraz bizi nahi duten ikasle guztiak deituz ­ 2. Pasillo nagusietan informazio eta banaketa guneak jartzea
    2. Deustuko Unibertsitateko beste euskara taldeen bidez proiektua ezagutaraztea
    3. Proiektu honekin ados dauden irakasleek txapa gainean erabiltzea ­ 5. Proiektuarekin ados dauden Deustuko Unibertsitateko beste langileak ere txapa janztea litzateke.

    Guzti honekin ez dago dudarik ikasle orok ezagutuko duela aurrera daramagun ekintza.


Estatistikak