2006/04/24 16:54:47.368 GMT+2

A ze nolako mutilak!
Gure ikurrak Etxarrirarte heldu direla jakin dugu...
...hemen ikusten duzuen argazkia Kimo blogariak ateratakoa da. Argazkia aurtengo topagunekoa duzue. Ikus dezakezuenez topagunean egon ziren mutil hauek ere Euskara Agoan darabilte!
Agoan Euskara taldeko produktuak ederki saldu direla argi ikusten ari da bai Deustun, bai unibertsitatetik kanpo. Kamisetak, txapak eta pegatinak nonahi dabiltza gure pasiloetan, gazte eta nagusien artean zein zenbait irakasleren artean ere.
Izan ere, jakin badakigu bat baino gehiago kamiseta barik gelditu dela. Aurreko artikuluan esan bezala, taldekideen konpromisoak direla eta, ezinezkoa egiten zaigu sorta berria eskaintzea. Hala ere, kontuan hartu datorren kurtsorako berriro ere salgai izango ditugula produktuok nahi dituenarentzako.
Beste barik, gogoratu: Euskara Agoan!
Nork: Agoan Euskara taldea.2006/04/24 16:54:47.368 GMT+2
Etiketak:
berriak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/19 16:49:45.925 GMT+2
Kaixo lagunok! Artikulu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu taldekideen konpromisoak direla eta, ezinezkoa egingo zaigula gure produktu edota ikurren sorta berria eskaintzea. Beraz, orain, garrantzitsuena ikur hauek erabiltzea eta ezagutaraztea izango da.
Banatutakoaren oinarrian konpromiso sendo bat ezarri dugu eta hemen irakur dezakezue.
Nork: Agoan Euskara taldea.2006/04/19 16:49:45.925 GMT+2
Etiketak:
berriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/16 16:49:45 GMT+2
Lehenengo aldiz Deustuko Unibertsitatean Euskal Jaia antolatu dugu, "Euskara Ahoan eguna" alegia. Beheko kartelean ikus dezakezuen legez, apirilaren 27an, ostegunean, ospatuko dugu. Bertan, goiz guztian zehar, hainbat ekintza izango dira:
Hasteko, unibertsitateko paraninfoan bi hitzaldi izango dira:

- Hizlaria: Andoni EgaƱa
- Gaia: Ahoskotasuna
- Ordua: 10:30
- "Ahoskotasuna"
- Hizlaria: Jon Maia
- Gaia: Riomundo liburua
- Ordua: 12:00
- Riomundo liburuaren aurkezpena
Hitzaldiak amaitu eta, jarraian, kalejira batek paraninfotik landara eramango gaitu.
13:30etan, landan, jolasak, animazioa etab. izango ditugu.
Eta egunarekin -ez taldearen ekimenekin- amaitzeko, bazkari bat egongo da (5 euroren truke) landa ondoko aparkalekuan. Ekimenari "Sagardo bete bertso" izena jarri diogu. Zergatik? Izenak berak esaten du, pentsa ezazue: sagardoa, bertsoak, bertsozaleak, euskera, euskalzaleak, gazteak eta ez hain gazteak, baltzak, zuriak ...
...APIRILAREN 27AN, DANOK DEUSTUKO UNIBERTSITATERA!
ANIMATU ZAITEZTE! Ez zarete damutuko!
Nork: Agoan Euskara taldea.2006/04/16 16:49:45 GMT+2
Etiketak:
berriak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/03 17:47:32.861 GMT+2
Urtero bezala, apirila aldera, Deustuko Unibertsitateak Letren astea ospatzen du. Aurten, Filosofia eta Letren fakultateak aste berezi hau ESIDEko fakultatearen jaiarekin ospatzea erabaki du, ESIDEn esperientzia handia dutelako. Beraz, aurten bi asteak elkarrekin ospatzen ditugu. Gainera, 2006. urte honetan, Historiako fakultateko ikasleek ere parte hartu dute.
Aste honetan egongo diren euskal ekitaldiei dagokienez, honako hitzaldi eta mahai-inguruak antolatu dira:
- EUSKAL BLOGOSFERA (mahai-ingurua)
Azken urteotan, blog berba oso ezaguna egin da. Asko idatzi da honen gainean eta Euskal Blogosferaren egoera oso ezaguna egin da. Mahai-inguru honetan euskal blogari batzuk (goiena.net blog komunitateko batzuk barne) elkartuko dira eta Euskal Blogosferaren gainean berba egingo dute. Gainera, Agoan Euskara taldearen blogari buruz ere berba egingo dugu, blogaren sortzailea bertan egongo baita. Animatu! Mahai-inguru berezia izango da eta!
- Ordua: 10:30-12:00
- Lekua: Deustuko Unibertsitatean, ESIDEko bideo-konferentzia aretoan
- Parte-hartzaile eta antolatzaileak:
- Idazle eta blogari gonbidatuak:
- BERTSOLARITZAREN ATZEAN (mahai-ingurua)
Beti ere bertsolaritza berba entzun eta burura datorkigun lehenengoa bertso-saioa edo bertsolariak dira, ezta? Tira ba, guk bertsolaritzari beste puntu batetik ere so egitea garrantzitsua dela uste dugu, beraz, oraingo mahai-inguru honetan, gai-jartzaile bat gonbidatu dugu, Bernardo Mandaluniz, hain zuzen, beste bertsolari batzuekin batera. Baina, ez ahaztu: geurea ez da betiko bertso-saioa izango. Bertsolaritzaren atzean ere zeozer badagoelako, animatu zaitezte eta etorri! Ez zarete damutuko!
- Ordua: 12:30-13:30
- Lekua: Deustuko Unibertsitatean, ESIDEko bideo-konferentzia aretoan
- Parte-hartzaileak:
- Bernar Mandaluniz (gai-jartzailea)
- Bertsolari gonbidatuak
Bestalde, ostegunean, apirilaren 6an, Euskara Agoan taldeak hitzaldi bat emango du:
- AGOAN EUSKARA taldea (aurkezpena)
Bertan, taldeari buruz berba egingo dugu: sorketatik orain arte izan den bilakaeraren berri emango dugu, baita hurrengo hilabeteetara begira ditugun ekintza eta proiektuen azalpenak ere.
- Ordua: 13:00-14:00
- Lekua: Deustuko Unibertsitatean, 210. gelan
- Parte-hartzaileak:
- Xabier Bilbao
- Mikel Petuya
- Ibai Atutxa
Eta, azkenik, ostiralean, apirilaren 7an, Toponimia ikertaldearen eskutik:
- LEKU IZENEN GORAbeherak (hitzaldia)
- Ordua: 10:00-11:00
- Lekua: Deustuko Unibertsitatean, 210. gelan
- Hizlariak:
- Nerea Mujika eta toponimia ikertaldeko beste bi langile
Nork: Agoan Euskara taldea.2006/04/03 17:47:32.861 GMT+2
Etiketak:
berriak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/22 17:39:47.031 GMT+1
Ongi etorri denoi Agoan Euskara taldeko blogera! Kostatu zaigu, baina azkenean lortu dugu eta hemen gaude, guztiontzat, sarean.
Ikasleon %60ak euskara badakigu ere, erabilera ez da ehuneko horietara hurbildu ere egiten. Hor eragingo luke, zuzen-zuzenean, proiektu honek.
"Zer da Euskara Agoan taldea?" atalean irakurri dezakezuen bezala: bada denbora Deustuko Unibertsitateak euskara plana aurrera daramala. Plan honen eragina, oraingoz behintzat, irakasleengana eta hizkuntza ingurura hedatu dela dakigu; horregatik, batez ere, ikasleei bideratutako proiektua sortu nahi izan genuen, unibertsitatearen eguneroko bizitza euskaldundu nahian, ikasleok euskaraz egitea oinarrizko baldintza dela ikusten baitugu.
Eta pentsatuko duzue: Zertarako sortu blog hau? Esan dezakegu geure taldea ezagutarazteko eta guri buruzko informazio eta berriak emateko modu aproposena zela. Gomendatu ziguten eta erabakia hartu ondoren, bloga sortu genuen. Blog honetan guri buruz jakin nahi duzuen guztia aurkituko duzue. Gainera, galderaren bat izanez gero, kontaktu-orrira jo baino ez duzue egin beharko eta ahal dugun arinen erantzungo dizuegu.
Blogaren itxura zuen gustukoa izatea espero dugu eta geure gunea behin baino gehiagotan bisitatzea, Agoan Euskara taldea ez delako momentuan ahaztu beharrekoa... guk euskera bihotzean ez ezik, ezpainetan ere nahi dugulako, gogoratu:
MAITA GUTXIAGO ETA MINTZA GEHIAGO!
Laster arte!
Nork: Agoan Euskara taldea.2006/03/22 17:39:47.031 GMT+1
Etiketak:
berriak
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak