Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/04 23:00:00 GMT+2

Aurkezpen modura

Egun on, eguerdi on, arratsalde on, gabon ! :

Hemen nago, idazteko premian eta neure inpresioak irakurlearen begietan jartzeko gogotsu.

Hogeita bat urteko Euskal filologiako semea naukazue. Bertan jaioa ez naiz (blog kontuetan) baina bertan aurkitu dut nire iturria, asetuko nauena.

Hasteko esan behar dut nire benetako izena ez dela goian agertzen dena (Ibar Ziordi), baina goitizen horrekin arituko naiz blog honetan zehar. Posiblea da ezagunen bat pre-fabrikatutako maskara hau kentzea eta nire benetako identitatea agerian uztea baina ez du inporta, ez daukat benetako sekretutzat edo jokotzat hartzen. Bein nire artikuluek izen hori merezi zutela adostu nuen eta tira, horrela mantenduko dut.

Artikulotxo xume honekin bukatzen dut nire aurkezpena. Birjinitate blog-arioarekin apurtu eta pausu berriak ematera noa. Hurrengo artikuluetan nire nondik norakoen ardatza sumatuko duzue. Aldez aurretik; gaizki-esanak barkatu eta onenekin geratu.

Nork: Ibar Ziordi.2006/09/04 23:00:00 GMT+2
Etiketak: egunean egunekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/10 18:05:09.470 GMT+2

EUSK( H )ARRIA

Asaba maitia.Zurea da nire harria.

3000.urtea. Euskal Herria. Euskara bizirik. Eta gu. Gu. Ez gara hilen. Hil gintuztenaren berri ez daukatelako. Eta gu. Bakarrik gu. Bizi gaitezke luzaro(luze eta harro). Hilezkortasunaren aldean bozka bat, boz bat, arima euskaldun bat.

Nork: Ibar Ziordi.2006/05/10 18:05:09.470 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/03 17:20:00 GMT+2

Kontzientzia ari zait

“Infernutik atera ezinean nabil aspaldian”. Kasu honetan “atera” horrek iradokitzen dizuena jakitea gustatuko litzaidake. Gehienok, hori irakurrita, zulo handi batean imajinatuko zenuten zeuen burua. Batzuk larrutan eta ipurdiko buztanarekin eta beste batzuk handik irteteko ahaleginetan, Satanen mesedetara, auskalo ze nolako fetxoriak egiten. Nik, bitartean, pentsamolde hori behin eta berriro saihesten saiatzeagatik, deabrutxo bat daukat ene buru zoroan jiraka, lur azpiko sutean gera nadin behin eta berriz errepikatzen. Badirudi ez dudala salbatzailerik, kontakizun honetan ez dago zaintzen nauen aingerutxorik. Honek hegoak luzatu eta gora joan da arrapaladan. Momentua aprobetxatu, eskua luzatu eta bere oinarekin bat egin dut Mary poppinsek euritakoarekin egiten omen zuen bezala. Anbotoren sudurrera heldu ez naizela aingerutxoa desagertu da, damaren beldur agian. Abiada bizian jausi naiz orduan. Kolpe handia jaso dut eta inuzente egunean bezalako marka lurrean utzita hasieran nengoen moduan nago berriro ere. Orduan nabaritu dut berotasuna. Luziferrek harrerak egiten omen dituen legez, susmo txarra. Nolatan jausi naiz baina? Galduta, noraezean nago eta beldurra sentitzen hasia.<>.

Hau izaten da akaso askotan sentitzen duguna. Egite onen eta txarren tartera goaz eta ez gara argitzen. Buruhausteen gora-beherak beti erdi-bidean eta kontzientzia soka batetik tiraka, onerantz zein txarrerantz. Gulet erdi bidean geratu zitzaigun egun batean, gonbidapena luzatuta dago, hemen doa kontakizuna.

Eskandinavia. Mila bederatziehun eta hogeita lauko martxoa. Hotza eta izotza ipar herri guztietan. Gulet, beroki-saltzailea herriko plazara hurbildu da larunbatero ohitura duenez. Andre bat hurbildu zaio bere gauzak salmentan jartzen ari zen unean. Aurpegia desitxuratuta zeukan. Jantzi beltzarekin eta oinutsik zebilela konturatu naiz Guleten begirada imajinatu dudanean. Guletek pentsatu duen lehenengo gauzan eskuan zeukan berokian izan da. Kasualitatez itsusiena euki du baina burutik pasatu zaio eskeintzea, beldurtuta edo jantzi beltzak ikaratuta, zehazten ez daki gixajoak. Arrapaladan ikusmena galdu du eta ahots batek esan dio:

- Zer zauden pentsatzen ez dakidala uste duzu? Guletek ez zekien norantza jiratu burua ahotsa barnetik zetorrela uste izan duelako. Ahotsak jarraitu du:

- Hobeto egongo zinen nire koban, zaindari bezala. Hau entzun eta gero ikusmena berreskuratu egin du.

Eguna azkar pasatu zaio gure protagonistari eta logelarako bidea hartu du sukaldetik pasatu gabe. Etxea gaiztotua ematen zuen. Ohean sartuta zegoen jada eta ateak kolpeka entzun ditu, plateren soinua,...eta bakarrik bizi zen. Bost minutuko gauza izan da eta dena baretu denean lokartu egin da. Ametsen kobazulora, irtenbiderik gabeko laberintora.

Inoiz ez luke gura izango lokartu zetorkiona jakinez gero. Bizitza betirako utziko zuen eta arima tartera joango zen. Soken erdira, gaueko itsaso barrenera, berokiek larrutzen duten mundura. Ni naiz tartera bidali dudana. Ez daukat buztanik baina nire kontzientziak esan dit Gulet desagertu behar zela. Bere ametsek ez zeukatela etorkizunik. Momentu honetan sentitu dut berotasuna eta lurra ireki da. Sokak behera bultzatu nau eta aterkia ireki egin dut zetorkidana jakin dudanean. Ez daukat gora egiterik, mantendu zaitezte hor goian al duzuen bitartean. Grabitatearen legea bezala gizakia ere beti behera. Newton jaun txit agurgarria...gora edo behera joan zinen? Sagarraren gainean inpernura, seguru.

Nork: Ibar Ziordi.2006/05/03 17:20:00 GMT+2
Etiketak: egunean egunekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/25 18:51:00 GMT+2

Naizenaz bi hitz

Ibarrangelu

Ibarrangelu

Eman dezagun Ibar dela nire goitizena. Idaztea gustoko dut eta goienako zabalkundeaz baliatu naiz. Aukera hau aproposena dela ulertu dut, horregatik gaur nago hemen idazten. Hemen idazten duzuen batzuk ezagunak zaituztet, beste batzuek edukiko duzue nire berri lehendabiziz.

Bigarren hauentzako esan behar dut...

Euskal Filologiako ikaslea naukazuela. Hogeita bat urte dira Deustuan jaio nintzela. Jaiotzaz aparteko beste leku batean landatu nituen tomateak eta gaur egun bihotza erdibituta daukat. Egia esan, tomatea buruan daukadala uste izaten dut maiz, ezin argitu. Musukatzen diren bi ezpainen arteko distantzia da nik daukadana euskerarekin. Bein euskalduna nintzela ulertu nuen eta berari eskaini nion musurik ederrena. Euskalduna izatearen konpromiso horrek bultzatzen nau euskeraz idaztera, hizkuntza zabaltzera eta filologian aritzera. Filologiak dauka hein handi batean ni orain hemen egotearen errua, beraz, nire artikuluak iraingarriak izan daitezkela iritzi baduzu eska diezaizkiozu azalpenak berari.

Musika da plazara dezakeedan nire beste plazerretako bat. Oraindik ez dakit zenbateko ardurarekin baina musika munduan murgilduta nago. Gailurrik altuenean nagoela sentitzen dut musikaren parte sentitzen naizenean. Nahiago musika igorlea izatea hartzailea baino (bigarrena ez dut deskartatzen e!).

Plazaratuko ez dudan gauza bakarra elkar-begirada samurrean bakarrik uler daitekeena izango da. Begietatik ere mezuak truka daitezkeela ikasi nuenetik...

Honatx hemendik aurrera blog honetan topatuko denaren hasierako platerra, espero postrea oparoa izatea.

Nork: Ibar Ziordi.2006/04/25 18:51:00 GMT+2
Etiketak: egunean egunekoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak