2006/11/30 15:01:26.409 GMT+1
Ikasleen txokoa
Bihar errezetak landuko ditugu eta izango da, dudarik gabe, errezeta interesgarriren bat. Emango dugu horren berri, egilearen izenik ahaztu gabe, noski.
Nork: euskaltegia.2006/11/30 15:01:26.409 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/30 14:33:22.599 GMT+1
IRAKURLE TALDEA
Gogotsu ari dira Legazpiko Irakurle Taldeko partaideak. 20 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan eta dagoeneko 30 liburu inguru ditugu esku eta begi aurrean. Euskaraz irakurri nahi eta zer aukeratu ez badakizu eskatu lasai aholkua edo gomendioa eta emango dizugu.
Nork: euskaltegia.2006/11/30 14:33:22.599 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/30 14:08:13.337 GMT+1
Aurkezpena
Legazpiko udal euskaltegiak euskararen erabileran laguntzeko ekimenak jarri nahi ditu martxan eta Blog-aren bidea ere arakatu nahi izan dugu eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko. 25 urte dira sortu zenetik eta ikaragarri aldatu da euskararen irakaskuntzaren giroa, bai programa eta kurrikulumaren aldetik, bai metodologia aldetik, bai herritarren eskari eta behar izanen aldetik ere. Beraz, horri guztiari kasu egin nahian abiatu gara bidai berri honetan. Ea noraino iristen garen!
Nork: euskaltegia.2006/11/30 14:08:13.337 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)