Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/14 19:05:18.511 GMT+2

SOS: TXIKIZIZIOA HASI DA!!!

Gaur arratsaldean aztarnategitik pasatu den pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik. Baina onartutako Plan Zuzendariaren arabera, 50 cm-ko sakonera arte exkabadoraz husteko baimena eman dio Nuñez zuzendari berriak bere buruari, kontuan izan gabe askoz ere azalago (20-30 cm) pieza ugari agertu zela leku horietan, Lurmenek 2005 eta 2006an egindako sondeoetan.
Txikizizioa hasi da, Nafarroako Iruñako Gaztelu Plazan gertatutakoaren edizio berri baten atarian gaude.
Bestalde, horrelako pegatak agertu dira Gasteizko kaleetan.

Nork: elexpuru.2010/07/14 19:05:18.511 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Epa, Ingeleseraz itzuli dut SOS hau nire blogan. Ez dakit ea zerbait balio duen ala ez baina imaginatzen dut interesatuko dizula hau esagutzeko.

Nork: Maju.2010/07/14 19:52:28.394 GMT+2
http://leherensuge.blogspot.com/

Milesker, Maju. Ea denon artean gelditzea lortzen dugun.

Nork: Juan Martin Elexpuru.2010/07/14 20:27:04.250 GMT+2

Eskerrik asko, Maju: orain Elexpuruk zeure bloga "nazioarteko" blogtzat saldu ahal izango du (berriro ere).

Nork: Iñaki.2010/07/16 16:04:56.570 GMT+2

Errenferentziak:

...oek ikusi dute hondeamakina lanean Iruña-Veleiako aztarnategian. Iruñeko Gaztelu plazako astakeriaren gero eta antza gehiago hartzen ari da. Elexpuru Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Txikizioa hasi da 2010/07/14 21:13:56.030 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak