Uztailaren 14an hasi zen Julio Nuñez zuzendari berria exkabadora handi baten laguntzaz "induskatzen". Uztailaren 16an SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurkako salaketa jarri zuen guardiako epaitegian, ondareari kalteak egotziz, salaketari sarraskiaren argazki ugari erantsita. Gaur jakin dugu Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu duela salaketa. Hemen notizia DNA digitalean.
Bestalde, gaur eguerdian Agustin Otsoa Eribeko departamenduko zuzendariak eta Julio Nuñez aztarnategiko zuzendariak prentsaurrekoa eman dute egingo omen dituzten indusketak iragarriz. Hemen notizia EFEn.
ZUZENKETA: oker jarri nuen notizia hasieran. Agustin Otsoa Eribeko egon zen prentsaurrekoan eta ez Lorena Lz de Lacalle, nahiz eta hau iragarrita egon. Ez dakigu zergatik ez zen agertu. Milesker, Antton.
2010/09/24 19:28:56.555 GMT+2
SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak
Nork: elexpuru.2010/09/24 19:28:56.555 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...giak-elexpuru/">SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak. Elexpuru Juan Martin Ele...
Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak. Elexpuru 2010/09/25 09:55:07.469 GMT+2
Erantzunak
Dakidanez, Lorena bera zen azaltzekoa, baina...EFEk besterik dio
Nork: Antton.2010/09/24 21:28:24.954 GMT+2