Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/27 21:54:56.880 GMT+2

Sos Iruña-Veleia Plataformak Plan Zuzendaria geldiarazteko eskatu du fiskaltzan idatzi bat entregatuz

Atzo eguerdian Gasteizko Epaitegian entregatu zuen idatzia Plataformak, eta ondoren prentsaurrekoa eman zuen atean. Hona hemen haren oihartzuna gaurko prensan: Noticias de Alavan, Berrian eta Garan

Honela dio fiskalari eta prentsari emandako agiriak

Plan Zuzendaria geldiaraztea eskatzen dugu, ondorengo arrazoiengatik:
  1. Auzia oraindik ‘sub judice’ dagoelako, eta ondorioz oraindik ez delako hartu ez erantzukizunei eta ez ustezko delituei buruzko erabakirik.
  2. Jakin ahal izan dugunez, gaur egun pieza batzuk ez daude lehengo ekipoak entregatu zituen egoera berean (argazkiak eranskinean).
  3. Euskal Herriko Unibertsitatea epaile eta parte izan da auzi honetan. Eta esan beharra dago aztarnategiaren arduradun ohiak kaleratzeko oinarri gisa erabili ziren EHUko txostengileen  baieztapen asko eta asko ez direla zuzenak, eta gainera ez dutela frogatu  inskripzio bakar bat ere ezinezkoa zela proposatzen den garaian.
  4. Julio Nuñez izendatu da Planaren zuzendari berri, eta askoren ustez haren txostena,  oso erasokorra izateaz gain, era guztietako akatsez betea dago.
  5. Ez dira kontuan hartu aurkikuntzak benetakoak izan litezkeela adieraziz idatzi diren 16 txostenen edukiak.
  6. Hurrengo indusketa prozzesuak isilpekotasun klausula bat izango du, eta horrek esan nahi du baimena izango dutela agertutakoaren berri ez emateko.
  7. Kudeatzaile berrien prestigioa eta lanpostua jokoan egongo da,  aurrekoak ere benetakoak direla frogatzen duten aurkikuntza berriak egingo balira.
  8. Oso susmagarria da Aldundiak auzia betiko erabakiko luketen analitika berriei uko egitea, jakinda, gainera, badirela hori egiteko gai diren laborategiak.
  9. Aipaturikoez gain, beste irregulartasun ugari gertatu da prozesua hasi zenetik (Ik. eranskina)
  10. Oraindik ez da aurkeztu konbenioa onartzeko legeak agintzen duen  EHUko Erretore Kontseiluaren sinadura.
Esandako guztiagatik pentsatzen dugu ez dagoela jokabide egoki eta jator baterako bermerik, eta ezta talde berri baten eskutik indusketei berrekiteko, eta lehengo arduradunak eta haien lana mespretxatzeko arrazoirik, epailearen erabaki argi bat egon arte, bederen.

Nork: elexpuru.2010/05/27 21:54:56.880 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak