Igandeko Noticias de Alava egunkarian Roslyn M. Frank Iowako Unibertsitateko irakasle emeritoari egindako elkarrizketa luze bezain interesgarria irakur daiteke hemen eta hemen. "Lo asombroso del caso Veleia es que la parte acusada haya sido la que haya pedido las pruebas" esaten du titularrak.
Roslyn M. Frank doktorearena da gaiaz idatzi den txostenetariko bat: "Informe sobre los peritajes grafologicos de Iruña-Veleia".
Asaba euskaldunik ez izan arren, ederki mintzatzen da euskaraz eta oso ondo ezagutzen du gure herriaren egoera kulturala eta politikoa. Hizkuntzalaritza kognitiboa, etnologia, etnoastronomia eta beste hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean, eta oso zabala eta esanguratsua da bere curriculuma eta bibliografia.
Gogoetarako beste datu bat: grafitoen benetakotasunaren alde txostenak idatzi dituzten ikerlari gehientsuak Euskal Herritik at jaioak dira.
2010/09/19 20:22:28.051 GMT+2
Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarrari egindako elkarrizketa DNAn
Nork: elexpuru.2010/09/19 20:22:28.051 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: juan.2010/09/19 23:10:45.875 GMT+2
http://www.noticiasdealava.com/2010/09/19/sociedad/euskadi/lo-asombroso-del-caso-veleia-es-que-la-parte-acusada-haya-sido-la-que-ha-pedido-pruebas
http://www.noticiasdealava.com/2010/09/19/sociedad/euskadi/recuperar-el-tiempo-perdido-fruto-del-desprestigio-constituye-solo-una-cuestion-de-tiempo
Nork: Maju.2010/09/19 23:39:23.690 GMT+2
http://leherensuge.blogspot.com/
Nork: Juan Martin Elexpuru.2010/09/20 00:47:01.723 GMT+2
"Hizkuntzalaritza kognitiboa, etnologia, etnoastronomia eta beste hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean"
Baina ez hizkuntzalaritza historikoa.
"Gogoetarako beste datu bat: grafitoen benetakotasunaren alde txostenak idatzi dituzten ikerlari gehientsuak Euskal Herritik at jaioak dira"
Datu ederra, kontuan hartuta bizpahiru salbuespen salbu, azken 40 urteetan euskara zaharrak izaniko aditu handienak Euskal Herrikoak izan direla (eta direla).
Nork: Iñaki.2010/09/20 15:57:55.893 GMT+2
Nork: Juan Martin Elexpuru.2010/09/21 08:26:09.223 GMT+2
Nork: Iñaki.2010/09/21 10:24:32.951 GMT+2
Zentsura galanta gure Euskal Herri honetan jasan behar duguna; ze beste tokitan gertatzen da halakorik? ezin bere buruaz hitzegin, ikertu...?
Lostagarria eta oso larria da eh, atzerrira irten eta kanpotarrak guri buruz guk gure buruari buruz baino gehiago dakite!!! NOREN ERRUA DA HAU???
Nork: Maddi Etxebe.2010/09/27 23:31:50.014 GMT+2