Euskadi Irratian egunean bertan eta hurrengo eguneko prentsan oihartzun handia izan zuen konbenioaz, hesiaz eta abar Plataformak ateratako agiriak. DNA, Berria, Gara eta Correo eta El Mundo-k jaso zuten, esate baterako.
El País-ek ere bai, baina oso modu zikinean, Txema G. Crespo kazetariak sinatuta. Titular honekin: "Amenazas al responsable de una 'web' que ha cuestionado los supuestos hallazgos del yacimiento romano -La Ertzantza ha abierto una investigación". Bertan Eliseo eta bere ingurua akusatzen dute ustezko eraso horretaz. Beherago dio, beste perla batzuen artean:
"La plataforma reúne a personas de todos los ámbitos, excepto el
académico, con especial presencia de miembros de la izquierda abertzale
tradicional". Eliseo Gilek gutuna idatzi dio kazetariari eta el País-i Angulo Oscuro blogean.
2010/02/20 18:35:13.101 GMT+1
Oihartzun zabala Plataformaren agiriak
Nork: elexpuru.2010/02/20 18:35:13.101 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat