Aralarrek, Iñaki Aldekoaren bidez, gogoratu zion agerraldiaren helburua ez zela Plan Zuzendaria aurkeztea, Konbenioa baizik. Dagoeneko exekutatuta dagoela Konbenioa, eta aurrekontuko 100.000 euroak ordainduta, oraindik Batzar Nagusiei aurkeztu ere egin ez zaienean. PSE-k ere, Virgilio Bermejoren bidez, gogor kritikatu zituen Kultura Diputatuak auziaz hartutako erabakiak, eta gehitu zuen ez zuela ulertzen nola deskalifika zezakeen hain modu zakarrean aurreko taldearen lana; eta, Aldekoak bezala, plana martxan jartzearen arriskuak nabarmendu zituen, oraindik "sub judice" dagoelako eta epaileak geldi dezakeelako.
Lorena Lz de Lacallek Iruñan Walt Disney
berri bat egin nahi izatea leporatu zien Lurmenekoei. Hori izan zen
eguneko perletariko bat. Hurrengo eguneko prentsan ez ziren ia azaldu ere egin
PSEren eta Aralarren kritikak. Honela jasotzen zuten berria DNA-k, Berria-k eta
Gara-k.
Idatzi artikulu bat