Ia 200 pertsona bildu ziren atzo Donostiako Irakasle-Eskolako aretoan. Ikasleak gehienak, baina baziren irakasleak eta kanpoko entzuleak ere.
Hector Iglesiasen iritziz, faltsutzaile bati ezinezkoa litzaioke ostraketan agertzen den erudizio-maila izatea, batzordekideena baino agitzez handiagoa dena askotan. Hainbat adibide ipini zituen norabide horretan. Gero, harridura agertu zuen zenbaitek ezinezkotzat jo duelako otoitzak euskaraz izatea IV. mendean. Oso ezaguna ez den Pacianoren testu bat irakurri zuen: "Pentsatzen dugu lengoaia oro Jainkoaren aberastasuna dela.
Latindarrek, Egiptoarrek, Ateniarrek, Traziarrek, Arabiarrek,
Hispaniarrek Jainkoa otoizten dute. Izpiritu Sainduak hizkuntza guziak ulertzen ditu".
Ni neure aldetik auziaren historia eta gakoak azaltzen saiatu nintzen, euskarazko grafitoetan geldialdia eginez, eta, ustez, batzordekideen txostenetako hainbat baieztapen oker agerian utziz. Dena oso labur. Sakondu nahi duenak baditu txostena eta liburua.
Txalo-zaparrada entzun zen hitzaldiaren amaieran eta bat baino gehiago hurbildu zitzaigun hizlarioi zein han zen Plataformakideari animoak ematera. Oso pozik geratu ginen.
Datorren asteazkenerako Joseba Lakarra eta Joaquin Gorrochateguiren hitzaldia dago iragarrita leku eta ordu berean.
2010/04/29 19:56:14.398 GMT+2
Jende asko EHUko Irakasle-Eskolako hitzaldian
Nork: elexpuru.2010/04/29 19:56:14.398 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...m/2010/04/29/jende-asko-ehuko-irakasle-eskolako-hitzaldian-donostian/">Jende asko EHUko Irakasle-Eskolako hitzaldian Donostian Elexpururen bloga Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Jende asko EHUko Irakasle-Eskolako hitzaldian Donostian 2010/04/29 23:14:36.466 GMT+2
Idatzi artikulu bat