DNA egunkarian irakurtzen dugunez, Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuetan ez dago diru-partidarik Iruña-Veleiarentzat. Iaz 270.000 euro eman zituen. Beste bide batetik jakin dugunez, Arabako Foru Aldundiak ere ez du dirurik ipiniko indusketetarako. Iaz 220.000 euro jarri zituen. Krisia aipatzen da, baina kulturako beste arloetan jaitsiera % 20 inguruan ibili den bitartean, honetan % 100 izango da.
Badirudi mundu guztia jabetu dela Nuñezek egindako sarraskiaz. Eta faltsutasunaz hain seguru omen zeudenak ez daudela batere seguru.
2011/11/15 09:25:12.477 GMT+1
Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak ez dute jarraituko indusketak finantzatzen
Nork: elexpuru.2011/11/15 09:25:12.477 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Iñaki.2011/11/16 11:17:59.393 GMT+1
Ez, gauzak askoz ere "naturalagoak" gerta ohi dira horrelakoetan. Batek dio zera, eta bigarrenak gauza bera, eta hala arrastan daramate hirugarrena berekin batera... Iritzia "sortuz" joan ohi da, askotan, elur bolaren moduan.
Horretaz politikoek oso jakitun dira.
Antzekoa gertatu dela uste dut Iruña-Veleian.
Orain gauzak beste modu batera eginen lirateke (bai batzuk eta bai besteek, doike), baina elur bolak dena azpian hartzen du; zanpatu eta berea egin, itsatsita.
Nork: Antton.2011/11/16 20:45:07.989 GMT+1