Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/10 07:52:29.841 GMT+2

IVAPek 4. Urratserako egindako azterketa baten edukia salatu du Plataformak

Jakin dugunez, joan den maiatzaren 4an IVAPek Barakaldoko BEC-en egin zuen 4. Urratserako azterketan, Euskadi Irratiaren Arratsaldekoa programatik ateratako grabazio bat ipini zuten ahozko ulermenaren ariketatzat. Grabaketa  horretan Iñaki Segurola filologoak, era panfletario eta burlatian, iseka egiten die Iruña-Veleiako aurkikuntzei eta iraindu egiten ditu benetakoak direla pentsatzen dutenak. Gauza jakina da epaitegiek arkeologoen aurkako bi kereila artxibatu dituztela dagoeneko, eta oraindik ez dutela ezer esan Arabako Foru Aldundiak aurkeztutakoaz, eta gaia ez dagoela inondik inora erabakita. Hau dela eta,  gertatutakoarekin oso haserre, IVAPen jokaera arduragabea salatzen du Plataforma honek, eta azalpenak eskatzen dizkio erakundeari.

Hemos tenido conocimiento de que en el examen del Cuarto Perfil de Euskera, realizado por el IVAP el pasado 4 de mayo en el BEC de Baracaldo, en el ejercicio de comprensión oral se puso una grabación de Euskadi Irratia, extraída del programa Arratsaldekoa dirigido por Arantxa Iturbe, en la que el filólogo Iñaki Segurola, en tono panfletario y burlesco, se mofa de los hallazgos de Iruña-Veleia e insulta a los que creen en su autenticidad. Es cosa sabida que los juzgados ya han archivado dos querellas contras los arqueólogos,  y que no se han pronunciado todavía sobre la presentada por la Diputación de Alava, y que el asunto dista mucho de haberse aclarado. Por todo ello, esta Plataforma, muy disgustada por lo ocurrido, denuncia el irresponsable proceder del Instituto Vasco de Administración y  le exige una explicación.

SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMA

Gasteizen, 2010eko maiatzaren 7an

Nork: elexpuru.2010/05/10 07:52:29.841 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arraslde on, Kereilak direla eta, jakin nahi batzuk ditut, bakarren batek argitzen ahal badizkit. Egia esan, ez dakit zehazki zer den ere kereila bat. Hona hemen nire galdmoduak: ze bi kereila artxibatu dituzte? Zer esan nahi du horrek? Zer ondorio dakarzki?

Nork: Markel Lizasoain.2010/05/10 17:58:56.748 GMT+2

Markel: kereila bat epaitegian norbaiten aurka egindako akusazio bat da. EuskoTrenek eta haren filial Eusko Trenbide Sarea-k kereila sartu zioten Lurmeni dirua estafatu ziela akusatuz. Epaitegiak ezetz erabaki du, hau da, kereila artxibatu du. Beraz, ez da epaiketarik egingo motibo horregatik.

Nork: Juan Martin Elexpuru.2010/05/11 20:06:10.631 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak