‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentalaren eta eztabaidaren biharamona

Asteazken gauean emititu zuen programa ETB1-ek eta dagoeneko eitb-nahieran ikus daiteke. Ez naiz dokumentala sakon aztertzen hasiko. Normala den bezala, ez ninduen ase. Hutsune nabarmenak ikusi nizkion. Baina kontuan izanda testuingurua, gorde beharreko orekak eta abar, produktu txukuna iruditu zitzaidan, hari narratiboa ederki eramanda duena, suspense eta guzti, eta estetikoki bikaina. Nabarmenduko nuke auzi honetako biktima nagusiak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, begirune handiz tratatuta daudela. Eta hedabide gehienek gairi ezarri dioten betoa ezagututa, aurrerapauso handia izan dela. Zorionak Hasierri eta bere taldekideei!
Programak hainbat komentario eragin ditu Zuzeu-n, asko eta asko kutreak eta gustu txarrekoak. Eta zenbait oso sinpatikoak, gure “Iñaki” txit ezagunarena, adibidez, programa amaitu eta hurrengo minutuan jarria: Pozik ikusi dut Elexpuru isilduta eta erridikulizatua, argudiorik gabe, erantzunik gabe, haizeak nondik jotzen zuen jakin ere gabe.
Euskeraren Jatorriak egin du bere balorazioa bere blogean. Ostraka Mundua blogak ere bai. Hemen Aritz Galarragak Berrian egindakoa.

                  Lakarra eta Elexpuru debatearen une batean

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat ‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentalaren eta eztabaidaren biharamona bidalketan

  1. egilea: H. Etxeberria

    Eskerrik asko, JuanMartin. Batzuk ez dituk ohartu ere egiten hik eta denok egindako ahaleginaz. Jakinekoa zen aurrez gure lanak ez zituela ez alde batekoak eta ez bestekoak aseko, baina heuk dakik hobekien nola ibili garen. Horregatik eskertzen diat aitortza. Segi fin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude