Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/22 12:23:27.218 GMT+2

Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesscheren hitzaldia 26an Donostian

Datorren asteazkenean, maiatzak 26, arratsaldeko 7etan, Idoia Filloy arkeologoak (aztarnategiko zuzendarikide ohia) eta Koenraad Van den Driessche geokimikoak hitzaldia emango dute Donostiako Koldo Mitxelenan. Alderdi arkeologikoa eta piezen datazio gaia jorratuko dute bereziki. Joseba Lakarra zen egun horretan hitzegitekoa, baina uko egin dionez, antolatzaileek eta hizlariek horrela bete dute hutsunea. Euskararen gaia izan da eztabaida-ardatz sarri, baina hura bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da Arkeologiarena auzi honetan. Hurbiltzeko gogorik edo astirik ez duenak hemen eta hemen eta hemen aurki ditzake Filloyren txostenak eta hemen Van den Driesscherena.

Nork: elexpuru.2010/05/22 12:23:27.218 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

- Aupa Juan Martin.

- Sustatun dagoen eztabaida jarraitzen ari naiz eta ergatiboaren kontua atera da. Gauza batekin konturatu naiz eta agian oker egon naiteke baina uste dut euskaran eta are gehiago euskara zaharrean oso arraroak direla kontsonantez bukatzen diren berbak, agian -n edo-r bukaeradun berbak bai baina bestela ez dakit asko dagoen. Posible izan daiteke T eta K hitzen bukaeran daudenean, garai zaharretan behintzat,agian suabeago ahoskatzea, D eta G alegia, gutxi gora behera, eta ez idaztea? Akitaniako berben bukaeratan ere zenbat K eta T daude? Susmoa daukat benetako euskaldun zaharrek, irakurtzen ez dutenek, suabeago ahoskatzen dutela ergatiboa.  Testu zaharretan hemeti ez da azaltzen "hemetik" edo "hemendik"-en ordez?. Gurean betik, baina giputzek beti. eta adibide gehiago tapatu dezakegulakoan nago.

Dena dela uste dut sanedrinekoek ez daukatela ergatiboaren jatorriaren gaineko ganorazko teoriarik.

Nork: Ramon.2010/05/27 14:45:53.638 GMT+2

Errenferentziak:

...elena-kulturunean/">Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesscheren hitzaldia bihar 26an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Elexpuru Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesscheren hitzaldia bihar 26an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010/05/25 15:27:08.108 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak