Oporrak eta nagikeriak alde batera utzi eta hemen gara berriro. Notizia on bat: aurtengo udan ez dugu hondeamakinarik lanean ikusi aztarnategian. 8-10 lagun inguruko talde batek, ikasleak itxura batera, jardun du indusketak egiten Julio Nuñezen zuzendaritzapean. Sortzen den lehen galdera: zertan gastatu dituzte izendatuta zeuden 600.000 euroak?
Zer aurkitu duten ez dakigu, ez iaz eta ez aurten. Memoria argitaratzeko obligazioa duten arren, ez dugu oraindik lerro bat idatzita ikusi iazko kanpainaz. Aurtengoaz dakiguna Correok abuztuaren 14an egindako artikuluan irakurritakoa da. Jakin dugunez, oso bisitari gutxi ibili da; ez dute esan zenbat, inor barrez lehertu ez dadin, seguruenik.
Nuñezek artikuluan esaten dituenak, bestalde, betiko harrokeriak eta gezurrak. SOS Iruña-Veleia plataformak bere webgunean erantzun dio: El arte de plagiar
Gaiz aldatuz, Gorrochateguik idazkunetan agertzen diren M altuak faltsifikazioaren frogatzat hartzen dituenez, Las misteriosas EMES altas de Veleia lantxoarekin erantzun dio Plataformak.
Azkenik, La casa-iglesia de Dura-Europos, 235. urte inguruan Sirian eraiki zen eliza paleokristauari buruzko lan interesgarria.
2011/09/06 12:37:40.807 GMT+2
Hemen gara berriro
Nork: elexpuru.2011/09/06 12:37:40.807 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
Errenferentziak:
... Hemen gara berriro. JM Elexpuru Juan Martin Elexpuru itzuli da bere blogera Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Hemen gara berriro. JM Elexpuru 2011/09/06 21:06:27.582 GMT+2...uñan. Langile gutxi egon da lanean eta jasotako 600.000 euroak non sartu diren ikusteko dago. Bisitak ere gutxi izan dira indusketa eremura. Martinen bloga VN:F [1.8.8_1072]<...Erreferentzia: Euskararen jatorria » Blog Archive » Aurtengo udan hondeamakinarik ez Arabako Iruñan 2011/09/06 23:21:14.850 GMT+2
Idatzi artikulu bat