Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/20 10:55:47.621 GMT+1

Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia ostegunean Gasteizen

Datorren ostegunean, martxoak 25, 19:30, Gasteizko Goiuri-Villasuso jauregiko aretoan hitzaldia emango dute Hector Iglesiasek eta Luis Silgok Iruña-Veleiako grafitoen alderdi linguistikoei buruz. Hemen ikus dezakezu iragartzen duen kartela.
Luis Silgo Gauche valentziarra, Arkeologian doktorea, epigrafia iberikoan eta euskara-ibero harremanean aditua da. "Informe sobre los grafitos en paleoeuskera de Iruña-Veleia" izenburuko txostena idatzi du.
Hector Iglesias baionarra doktorea da Filologian eta "Les inscriptions de Veleia-Iruña" txosten luze eta zehatza idatzi du frantsesez. Lan hau oso komentatua izan da azken hilabeteetan, agerian jartzen dituelako Batzordeko filologoen argudioetan aurkitzen diren hainbat akats eta hutsalkeria.
Aukera aparta dugu, beraz, bi ikertzaile hauen iritziak aurrez aurre entzuteko. Gonbidatuta gaude. Ahalegindu gure inguruan interesatuta leudekenei honen berri ematen.

Nork: elexpuru.2010/03/20 10:55:47.621 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nork: Juanjo.2010/03/20 17:20:55.336 GMT+1

Silgoren idatziaren esteka ez dabil. Beste inondik lor liteke?

Nork: Juanjo.2010/03/20 17:21:54.027 GMT+1

Hemen: http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/69_adjunto1.pdf

Nork: Maju.2010/03/20 22:30:26.440 GMT+1
http://leherensuge.blogspot.com/

Errenferentziak:

...22/hector-iglesias-eta-luis-silgoren-hitzadia-gasteiz-2010-3-25/">Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzadia Gasteiz 2010-3-25 Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia Gastei...

Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzadia Gasteiz 2010-3-25 2010/03/22 08:38:15.506 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak