Bagoaz zertxobait gehiago jakinez grafologoen aferaz. Diputazioak enkargatutako lehen grafologia-txostena martxokoa da, eta zera dio ondorioetan: “Debido a ello y para extremar la prudencia esta perito entiende que no puede concluir asegurando que la mano que ha realizado los grafitos de las”letrinas” haya realizado también parte o gran parte de la de los yacimientos, si bien insiste que muchas coincidencias tan peculiares así lo sugieren, pero lo que realmente puede afirmar es que es significativo y sorprendente el paralelismo, entendiendo que es excesivo para ser simplemente fruto del azar”.
Esan beharrik ez, grafologoek ez dutela inoiz horrelako lanik egin eta ez dutela ideia zorririk erromatar grafitoez, orduko grafiaz eta gaiari loturiko ezertaz.
Hurrengo batean emango ditugu xehetasunak, baina bakarrik esan letrinetako idazkiak latin perfektuan daudela, ez dagoela -oz bukaturiko nominatiborik, ez ortografia akatsik, ez II-z adierazten den E-rik, eta ume batek ere ikusiko lukeela ostraketan esku ugari daudela.
Lorena Lz de Lacalleri astrologoak kontratatzea falta zaio bakarrik auzia definitiboki argitzeko. Correo-k sozializatuko dio gero bere lan bikaina.
Erantzunak
Nork: ainhoac.2009/11/22 22:21:04.331 GMT+1
pbwdq
Aizu ainhoac! haserreturiko ume batek ezin du behar bezala argudiatu ala? Grafologa horren lanak ez du inolako oinarririk eta sakonean ez da ausartzen ezer esaten,"sorprendente, significativo" eta horrelako "palabruek" darabil Lorena Lopez de Lacalle (diru publikoekin ordaindu diona) pozik eta lasaigo uzteko. Zergatik ez dute froga fisiko serioak egiten? hain seguru baldin badaude ez lukete inolako trabarik ipiniko. Baina nola ez dauden bat ere seguru eta Upv-k eginiko 13 informe oso txarrak direnez. Bide batez upvren maila "zientifiko eza erakusten dutenak....ba hori grafologo bat kontratatu dute. Ze curriculum erakus dezake perito horrek? adreilu erromatarretan edo zeramikatan zenbat grafito ikertu ditu?. Nik esango dizut, eta ezagutzen ez badut ere ezelako zalantza barik esango dizut: bat ere ez. Baina uste duzu Arabako Diputazioa kapaza dela III mendeko grafitoetako idazkera aztertzeko zientifikoren bat ala? Kar! Kar! Kar!.
Barre egin beharko dugu baina negar egitekoa da egoera hau. Zergatik egiten dute guzti hau? zergatik kanporatu dituzte Eliseo eta Idoia? Rikardo Etxeparek (Donostiako urrezko danborra) zergatik kaleratu du Hector Iglesias? Ez gaude konspirazio baten aurrean, edo bai? Sanchez Albornoz eta Michelenaren teoriak daude kolokaneta betiko gezurrari eutsi nahi diote, kosta ala kosta?
Nork: Ramon.2009/11/23 18:08:58.910 GMT+1
Nork: felix.2009/11/24 09:15:09.752 GMT+1
- Felixi:
Konforme nik etxuat oinarririk eukiko, baina hik ekarpen bat ero in eikek grafituek faltsuek diela demostretako. Baina zelan eztaukan ez oinarririk eta ez ezer eztok ezelako probaik ekarriko eztabaida honetara. Beste modu baten planteaute: kapaza has demostretako hi ezhazela izen Beleiako grafituak in dauena? Seguru nak grafito horreittan topauko gaukela hire letrie moduko inskripziño batzuk.
Mesedez ekarpen serioagoak egin zak ez deskalifikazio merkeak
Nork: Ramon.2009/11/24 12:52:38.080 GMT+1