KOMUNEKO GRAFOLOGOAK (1)
Hain usain txarreko grafologoen auzia ulertu nahi bada, beharrezkoa iruditzen zait gaiaz idatzi den txosten sakonera jotzea, Roslyn M. Frank Iowa-ko unibertsitateko doktoreak idatzitakora, hain zuzen. "Informe sobre los peritajes grafológicos de Iruña-Veleia". Hemen aurkituko duzu.
Erantzunak
Sustatuk, Alberto Barandiaranek, Berriak eta El Correok hamaika aldiz aipatutako grafologoen txostena dakarkigu berriz ere. Sustatuk, bere aurrekoek bezala, partzialtasun osoz aurkeztu digu inolako kontrasterik gabe, kazetaritza on batek egingo ez lukeen moduan. Txosten hau hain da garrantzitsua, ezen Epailearentzat ez du balio izan eta Eliseo eta Idoia errugabetu ditu. Esan behar da ere txosten hau oraindik ez dutela akusatuek jaso euren eskuetan, prentsaren bidez baino ez dutelako haien berririk izan.
Sustatuk gai honetan hartu duen jarrera ikusita pena ematen digu. Hedabide batek jakin behar du distantzia mantentzen, alderdi baten alde ez egiten, inpartziala izaten saiatu behar da. Sustatu, Berria (partzialki bada ere) eta Elkar hirurak batera, euskararen kontra El Correok hasi zuen gurutzada honen aktore nagusiak bihurtu zaizkigu oraingoan. Bai, gai honetan, txosten grafologiko hauetan laurek bat egin dute %100ean.
Bitxia da prozesu hau, hau da, lehenengo erdal prentsak kanpaina hastea eta nahiko beranduago euskal prentsak segida ematea gai honi. Badirudi erdaraz etorritako mezuak ez zirela euskaldunentzat hain sinesgarriak eta, taktika aldatu behar izan dutela.
Gurutzada honetan, noski, euskal filologo bik erantzukizun osoa dute. Lakarrak eta bere abizena euskaraz idazteko gai ez den Gorrotxategik. Arabako Iruñako ostrakengatik gaur egungo euskal filologiako puntu gutxi batzuk aldatu behar direla ikusita, eta lan hori egiteko ez gaitasunik, ez mailarik ez dutela ikusita, artilleria osoarekin ari dira, faltsutasunarekin, espainiar inteligentziarekin bat eginda (Nuñezen batzordean dauden 20tik 18 hortik datoz, ze pasada ez?).
Nahiz eta haien ideiak mahai baten defendatzeko gai ez izan! Batek esan duen moduan, “cuando estaban desenterrando las ostracas estaban enterrando el protoeuskera de Lakarra”. Esaldi batean auzi guzti hau edonork ulertzeko moduan azaldu digu.
Mitxelena, etorri mesedez, zure dizipulu harro (Lakarragatik) bezain ezjakintsu hauek (biengatik) bere lekuan jartzera, arren.
Egia esan ez dago txarto Arabako Aldundiarekin harreman onak izatea. Orain gutxi Arabako Hitza abian jarri da eta eskertzekoa da Aldundiak Berriari emandako laguntza. Zinez pozten gara euskaraz informatuta egoteko emandako aurrerapauso honegatik baina atzean besterik ote dagoen pentsarazten digu. Sustatuk ere baten-baten faboreak irabazi nahi ahal ditu?
Esklaboen garaian bezala, haiek maneiatzeko zer hobeto beste esklabo batzuk baino. Euskaldunak engainatzeko ere, espainiar batzuk ekarriko balizkigute ez lirateke hain sinesgarriak izango (nahiz eta batzuk bai ekarri dizkiguten badaezpada). Euskara jipoitzeko askoz hobeto beste euskaldun batzuek egitea. Negargarria.
Nork: Arabako Iruña Argitzeko Batzordekide bat.2010/12/19 23:00:49.154 GMT+1