Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/01 21:02:58.903 GMT+1

Grafologoek ERE piezak faltsuak direla diote, BERRIAren arabera.

1) Berriz ere...

Hona hemen Eliseo Gilek idatzitakoa, iazko azaroan lehen eraso grafologikoa jasan zuenean:

“Así me caigan 500 años y un día seguiré afirmando categóricamente que creo firmemente que los hallazgos son buenos, que son posibles en le cronología propuesta por nosotros y, desde luego, que yo no he realizado ninguno de ellos. Y ya no es sólo una cuestión de presunción de inocencia lo que se debate, es una cuestión de abuso de poder y juicio público en paralelo.”

2) Correo eta Berria, faltsutasunaren alde tinko

Alferrik. Eliseoren hitzek ez dute balio. Horrela titulatzen zuen notizia 2010-01-30eko Berriak. "Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla”. Garbi dago ERE horrek adierazten duena: lehen zientifikoek ondorioztatu zutela faltsuak direla eta orain grafologoek gauza bera esan dutela.

Gaizki hasi gara, hori ez baita egia. Momentu honetan Gasteizko Epaitegian 23 txosten zientifiko daude entregatuta. Horietako 9 faltsutasunaren aldekoak dira (Diputazioak izendatutako Batzordekideenak), eta 14 benetakotasunaren aldekoak (defentsarenak, hainbat ikerlarik, ezer kobratu gabe, egindakoak). Beraz, titularra ez da zuzena.
Grafologoen kontu hau ez da berria. "Grafólogos apuntan a Eliseo Gil como el autor de los falsos grafitos de Veleia", zioen Correok iazko azaroaren 21ean. Orduko hartan aurreko martxoan epaitegian entregatutako txosten bat aipatzen zen, eta une hartan eramandako beste bigarren bat, eta elaborazioan omen zegoen beste hirugarren bat, euskarazko piezei buruzkoa. Informazio hark ere erdia gezurra zuen, harrezkero bi hilabete baino gehiago pasatu diren arren defentsako abokatuek ez baitute bigarren eta hirugarren txostenen berririk izan. Hots, ez zituzten epaitegian entregatu. Baina Correok
nonbait bazuen orduan bigarren txosten hori, bertan omen zetorren perla hau aurreratzen baitzigun: “Los peritos grafólogos descartan más de una autoría. En este sentido señalan que «las concordancias» entre los dibujos y letras de la letrina y los de los soportes milenarios «se establecen por la utilización de 'herramientas gráficas procedentes de una misma red neuronal y trasladadas al soporte a partir de una integración neuromuscular y de coordinación visomotora única, que no puede significar sino que ha intervenido un único motor».”

Argitu da misterioa. Berriak garbi esaten ez duen arren, badirudi batu egin dituztela bigarren eta hirugarren txostena, zera omen diolako txosten berriak: “...eta letra bakoitzaren aukeraketa eta lerro arteko espazioak hainbeste errepikatzen direnez, horren azalpen bakarra da neurona sare berak sortutako elementu eta tresna grafikoak erabili direla, eta egitura neuromuskular eta koordinazio bisomotore bakarrak eraman dituela euskarrira; hau da, egile bakar baten lana dela”.

2) Epaiketa mediatikoa

Orain arte Correo erabili izan du Diputazioak bere filtrazioak egiteko eta iritzi publikoa Eliseoren aurka jartzeko, baina oraingoan Berria aukeratu du. Normala, alde batera, Berriaren linea editoriala faltsutasunaren tesiaren aldekoa baita nabarmen (Zaldieroaren txisteak barne). Adibide gisa, zortzi egun lehenago, Diario de Noticias de Alava eta Gara-n irakur zitekeen epaileak ETSren kereila artxibatu zuela betiko. Notizia inportantea guretzat, baina ez nonbait Berria-rentzat, ez baitzuen ezer ekarri. Astebete geroago argitaratu zuen notizia, grafologoen bonbaren azpian ezkutatuta.

Gogoratu beharra dago prentsa mota bat epaiketa mediatiko oso larria egiten ari dela Eliseo Gilen kontra,  ustezko zantzu hutsetan oinarrituta (asmazio interesatuetan, hobeto esanda), oraindik pieza bakar bat ere faltsua dela demostratu ez denean eta prestigio handiko zientifikoek benetakoak direla esanez txostenak egin dituztenean, beren izen ona jokoan ipiniz, hutsaren truke. Eta ez da ahaztu behar oraindik inor ez dagoela auziperatuta, “inputatuta” bakarrik. Justiziak ez duela oraindik inolako akusaziorik egin Eliseoren edo beste inoren kontra.

3) Azterketa fisiko-kimikoei ihesi, grafologia mailu

Diputazioak behin eta berriz uko egin dio grafitoen analisi fisiko-kimikoak egiteari, baina ez du etsi neurrira egindako txosten grafologikoak lortu arte. Diru publikoz majo ordainduta, noski. Esan beharrik ez grafologoek ez dutela inoiz horrelako lanik egin izan. Ez dute ideia zorririk ez arkeologiaz, ez epigrafiaz, ez latinaz, ez euskara zaharraz (berriaz ere apenas), ez erromatarren garaiko idazkeraz eta ez ezertaz. Gogoratu beharra dago, gainera, maiuskulaz daudela ia epigrafe guztiak, eta gaur egungo testuetan ere ziurtasun handirik ez dela izaten maiuskulazko testuetan. Bestelakoetan ere oso “zientzia” duda-mudazkoa da grafologia. Eta gainera ez da ahaztu behar letrinetako testuak latin perfektuan daudela, liburu batetik kopiatuta daudelako hitzez hitz, eta grafitoetakoak, berriz, “akatsez” josita, latin bulgar informalean daudelako.

Dena dela, lasai, erantzuna grafologiatik ERE etorriko da. Bidean dago. Nahiz eta gogoratu beharra dagoen diputazioak kontratatutako grafologoek piezak ikusi ahal izan dituztela, inolako arazorik gabe, eta Lurmenekoei, txosten grafologikoren bat egiten saiatu diren bakoitzean, ukatu egin zaiela eskubide hori.

Eta bitartean bihotzean min pertsona zuzenak oinperatuta ikustean.

Nola izan gaitezke hain etxekalte?

Nork: elexpuru.2010/02/01 21:02:58.903 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ostraketako idatziak faltsuak direla esan duten filologei ez diezu sinesten, hizkuntzalariei ez diezu sinesten, grafologoei ez diezu sinesten, faltsuak direla esaten duten fisikariei ere ez diezu sinesten, hots, zientzia erabiliz beren baieztapenak egin dituztenei ez diezu sinesten, eta Eliseo Gilek gauza bat esaten du eta itsu itsuan sinesten duzu.

Ez ote da guztia sineste kontua eta komeni zaizuena bakarrik? jainkoa existetzen dela sinestea bezala eta ezin onartuzkoa izatea jainkoa existitzen ez dela pentsatzea?

Nork: Julen Odriozola.2010/02/05 12:22:57.129 GMT+1

Nire uste apalean Julen Odriozolak esandakoa honela zuzendu behar da:

"Ostraketako idatziak faltsuak direla esan duten filologei Gorrotxategi eta Lakarrari ez diezu sinesten, hizkuntzalari butzuei ez diezu sinesten, grafologoei Alberto Barandiaranek Berrian ezagutzen ez diren grafologei buruz idatzitakoa ez diezu duzu  sinesten (lehenengoak ez zuen faltsuak zirenik esan), faltsuak direla esaten duten fisikariei ere ez diezu sinesten (gai honetan fisikari bakarra egon da Cerdan hain zuzen eta benekoak direla esaten zuen), hots, zientzia metodo zientifikoa erabiliz beren baieztapenak egin dituztenei ez diezu sinesten, eta Eliseo Gilek eta beste askok gauza bat esaten du eta itsu itsuan sinesten duzu.

Ez ote da guztia sineste kontua eta komeni zaizuena bakarrik? jainkoa existetzen dela sinestea bezala eta ezin onartuzkoa izatea jainkoa existitzen ez dela pentsatzea?"

Zientzi aipatu duzunez Julen zehaztasunez idaztea komeni da.

Nork: bestebat.2010/02/06 17:21:56.580 GMT+1

Ez dakit idazkunak faltsuak ala benetakoak ote diren baina erabat ados nago aurreko iruzkinarekin.

Nork: Beste bi.2010/02/06 22:02:30.779 GMT+1

Errenferentziak:

...k-faltsuak-direla-diote-berriaren-arabera-elexpuru/">Grafologoek ERE piezak faltsuak direla diote, BERRIAren arabera. Elexpuru Elexpuru Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Grafologoek ERE piezak faltsuak direla diote, BERRIAren arabera. Elexpuru 2010/02/01 22:42:03.469 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak