Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/23 19:11:17.632 GMT+2

Grafitoen analitikak egiteko agindu du Gasteizko epaitegiak!!!

Azkenik askok amesten genuen berria: gaur goizean jakin dugunez, grafitoen gaineko analitikak egiteko eskatu du Gasteiko 1. Epaitegiak. Esan behar Lurmenen eskariz egingo direla analisi horiek, Foru Aldundia ukatu egin baita beti horretara, eta orain ere bere esku dauden oztopo guztiak jartzen ari da. SOS Iruña-Veleiaren eskaera nagusia beteko da azkenik.
Notizia Correo Digitalean, Garan eta Berrian.
Dena dela, Diario Vascon dator osoen informazioa, eta hondeamakinaren argazki bakarra. Noizko besteetan?
Berriako gune digitaleko portadan Youtubeko bideoa ikus daiteke.

Nork: elexpuru.2010/07/23 19:11:17.632 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Zur eta lur gelditzeko albistea da. Lurmenek eta SOS iruina-veleiak hainbeste aldiz eskatutako eskaera, , zeren eta, analitikak, froga fisikoak hain xuxen, egiteko. Ba, justuki epalileak begi onez ikusten du esandako eskaera, eta Arabako Aldundiak ez. Eta petralki ibiliz, apirilatik hona ezetz eta ezetz, hori gainditurik zegoelakoan esan du Aldundiak sarritan. Nahi eta ezin, gainditu nahi bai, baina ezin.

Eta ez hori bakarrik, lagundu beharrean, epaileak agindutakoa  Arabako Aldundiak ez du bete egin, eta beti esanez, itxurakeri hutsean, Lurmenek berak luzatzen zuela epaibidea nahita.Azpijokotzat hartuz.

Nola arrapatu hau!

Eta gero, eskabadora erraldoi batekin ekin dituzte lanak. Eta ´aro berri´ baten atarian omen gaudela, ahaztu behar dela iraganoko aurkikuntzak eta….,baina nola demontre arrapatu hori?.

Nork: Pello.2010/07/24 00:27:56.396 GMT+2

Ezin berri hobea ematen du, eta ez da hain "bitxia", nere ustez, orain arte jazotakoari erreparatuz gero.

Faltsutasuna frogatu beharra zegoen, baina Eromen Ez-kolektiboak honelako gertakari batek ohi  duen kinka iraultzea lortu zuen. Bizitza, labana dio esaera zaharrak.

Beti bezala, erruduntasuna frogatu beharra zegoen;  baina E.E.K-k (hau da, Eromen Ez-Kolektiboak) errugabetasuna frogatu behar izatera behartu zituzten Lumemenekoak.  Ze guai.

Eta berriro diot, edo guk ez dakigun zerbait dakite, edo honezkero, dar-dar-dar egiten hasita daude.

Nork: Dreyfus Jauna.2010/07/26 17:07:44.434 GMT+2

Errenferentziak:

...nalisiak-egiteko-agindu-du-epaitegiak/">Grafitoen analisiak egiteko agindu du epaitegiak Leku gehienetan azaltzen da albistea: Elexpuru Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Grafitoen analisiak egiteko agindu du epaitegiak 2010/07/24 00:30:35.077 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak