Jakina denez, aipaturiko bigarren txosten grafologikoak, 36.000 euro balio zituen horrek, grafitoak zein letrinetako idazkiak esku berberak eginak direla "frogatu" zuen. Batzuei eta besteei begira minutu batzuk pasatu dituenak badaki hori ez dela horrela.
Sos Iruña-Veleiako ikerketa taldeak burutako lana ikus daiteke haren webgunean. Estadistikan profesionala den pertsona batek neurketa milimetrikoak egin ditu, letren altura, letren arteko distantzia, batenaz bestekoak eta abar kontuan hartuta, eta ondorioa da esku batek baino gehiagok hartu dutela parte ostraketan (esaterako, 32. zundaketakoak eta 6. sektorekoak oso ezberdinak dira). Komunetako letren parametroek ez dute zerikusirik grafitoetakoekin.
2011/02/01 20:36:55.971 GMT+1
Grafitoak eta letrinako idazkiak esku diferenteek egin dituztela erakusten duten azterketa zehatzak
Nork: elexpuru.2011/02/01 20:36:55.971 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...unak-esku-desberdinek-egin-dituzte-jm-elexpuru/">Grafitoak eta komunetako idazkunak esku desberdinek egin dituzte. JM Elexpuru Juan Martin Ele...
Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Grafitoak eta komunetako idazkunak esku desberdinek egin dituzte. JM Elexpuru 2011/02/01 22:50:01.922 GMT+1
Idatzi artikulu bat