Arrakastatsua izan zen atzoko ekitaldia. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ginen lehendabizi, hiru taldetan banatu gero, eta lurrean itsatsiz joan ginen plastikozko tira batez lotu genituen Foru Aldundia, Epaitegiak eta Bibat Museoa. Aldi berean, gaiari buruzko esaldiak zituzten paperak erantsi genizkion lokarriari: "Analitikak laborategi berezietan berehala!", "Eliseo Gil politikoki eta mediatikoki kondenatua frogarik gabe", "Nuñez aztarnategia suntitzen ari da", "Arabako Foru Aldundia sarraskiaren arduradun"... Jendeak arreta handiz irakurri zituen.
"Una cadena humana exige justicia para Iruña Veleia" titulatzen du berria gaurko DNA egunkariak. Berria, Gara eta Correon ez dugu ezer aurkitu.
Hemen ekintza horretako zenbait argazki.
2011/06/05 17:16:41.602 GMT+2
Giza-kate arrakastatsua Gasteizen
Nork: elexpuru.2011/06/05 17:16:41.602 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...ad/euskadi/una-cadena-humana-exige-justicia-para-iruna-veleia">Atzoko giza katea Gasteizen &8220;Analisiak bai suntsipenik ez&8221;. DNA Elexpuru: Giza-kate arrakastatsua Gasteizen Arrakastatsua izan zen atzoko eki...
Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Giza katea Gasteizen DNA 2011/06/05 19:38:18.358 GMT+2
Idatzi artikulu bat