Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/07/13 20:50:39.495 GMT+2

Gipuzkoako Aldundiaren liburu batek I-Vko euskarazko grafitoen berri eman du

Gipuzkoako Foru Aldundiak atera berri du Bertan Saileko 24. liburua, Xabi Otero argazkilariaren eta Pilar Iholdi kazetariaren eskutik. EUSKARA du izenburua, eta euskararen historiaren laburpen xehea eta zehatza egiten du, ehunka argazki eta ilustrazioz lagunduta. Liburua ikusgarria da. Beste gauza askoren artean, I-Vko euskarazko grafitoen berri ematen du, labur-labur, ostraka baten argazkiaz apainduta. Ostraka Mundua blogetik jaso dugu berria. Hona hemen liburuko testua:
Iruña-Veleiako erromatar aztarnategian (Araba), 2005 eta 2006an 400 grafito aurkitu zituzten, eta K.o. II.-V. mendeen arteko data atxiki zieten. Horietako 50etan baziren euskarazko hitz eta esaldiak (ata, ama, neba; zuri, urdin, gorri; lura, sua; egin, ian, lo). Batzuek diotenez, horiek egiazkoak direla baieztatuko balitz, garai horretan euskaraz alfabetatzeko saioak egin zirela ondorioztatuko litzateke.

Nork: elexpuru.2011/07/13 20:50:39.495 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak