Iruña-Veleia, gezurra ala egia?

Newsletter 3 argitaratu du SOS Iruña-Veleiak
SOS Iruña-Veleiak Newsletter 3 argitaratu du, aldian-aldian ateratzen duen berripaper digitala. pdf formatoan jaitsi daiteke. Ebidentzia fisikoen aztarketaz dihardu batik bat ale honek eta Madariagaren txostena sakon jorratzen da Koenraad van den Driessche geokimikariaren eskutik. Batzordeak azpimarratutako hainbat "ezintasunen" oinarri ahulak ere agerian geratzen dira: M altuak, J, K...

Juan Manuel Madariaga Batzordeko kimikoari gutun irekia
Koen van den Driessche geokimikariak gutun irekia idatzi dio Juan Manuel Madariaga EHUko irakasleari, Batzordearen txosten kimikoaren egileari. Atzoko Berrian agertu zen. Madariagaren txostenak ez du inoiz "faltsu" berba erabiltzen, eta esaten du grafito batzuek badutela "patinaren jarraikortasuna" eta beste batzuek ez dutela. Oso nahasia eta kontraesanez betea izan arren, hura hartu zuten faltsutasunaren froga fisiko nagusitzat.

Zeren bila ibili da Nuñez hondeamakinarekin?
Arkeoikuska aldizkariaren azkenengo alean eman du Julio Nuñezek 2010eko indusketen berri. Guk iruina.com blogean irakurri dugu. Hasieratik esaten du garbi zein den bere helburu nagusietarikoa: "El reconocimiento del trazado y accesos a la ciudad desde la via de Astorga a Burdeos". Eta aurkitu omen du "el trazado del Iter 34". Beraz, orain badakigu zergatik sartu zuen lehen egunetik makina hondoraino: galtzada famatua bilatzeko. Hori da bere aspaldiko obsesioa, gainetiko guztiak bost axola. Beste gauza bat da ea aurkitu duen. Eta ezetz dirudi. Ez du behintzat argitalpenean galtzada horren argazkirik edo planorik erakutsi, eta lekua bisitatu duten gure arteko adituek ez dute galtzada hori inon ikusten.
Baserritarren goldeei botatzen die egiturak gaizki egotearen errua, haiek "arrasatu" ei zuten aztarnategia. "Como consecuencia del laboreo agrícola [...]las estructuras de època romana se hallan arrasadas" (72. o.). "Desgraciadamente, el arrasamiento de los suelos agrícolas colindantes nos impide, por el momento, mayores precisiones" (74. o.). "Saqueo" hitza ere ugari darabil: "este recinto debió de ser objeto de saqueos sistemáticos" (76 o.); eta abar. Nuñezen metodoa ondo dokumentatuta dago argazkiz eta bideoz eta "arrasamiento" eta "saqueo" hitzak oso egoki datozkio haren langintzari. Lehengo taldeak hainbat sondeo egin zituen eremu horretan eta 30-50 cm-tik beherakoa ukitu gabe aurkitu zuen.
Eta norbaitek galdetuko du: aurkitu al du grafitorik, benetakorik zein faltsurik? Ez dakigu, horretaz ez du hitzerdirik esaten.

"Txillardegi, batuaren aita Baionan" Jean-Louis Davant-en artikulua
Le journal du Pays Basque egunkariak Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzain zuberotarraren artikulu argigarri bat argitaratu zuen.

"Txillardegi jator jatorriarekin" Sustatun
Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak, Koldo Urrutiaren eskutik, artikulua argitaratu du Sustatun "Txillardegi jator jatorriarekin" izenburuaz.

Txillardegi eta Kundera, Pruden Gartziaren ikuspegitik
Ricardo Gomezek kudeatzen duen Filoblogia blogean, ezagutzen ez nuen Pruden Gartziaren Kundera etorri duk hitaz galdezka lana (Txillardegiri egindako omenaldian, Donostian emandako hitzaldi baten testua) irakurri dut. Oso  polita iruditu zait, ederki asko kiribiltzen ditu idazle txekiarraren eta donostiarraren arteko antzak eta desberdintasunak. Izan ditugun arren ika-mika batzuk Iruña-Veleiaren kontura (zenbat buru, hainbat aburu), zorionak Pruden.
Blog berean kazetari galiziar batek Txillardegiri egindako elkarrizketa lotzen du Prudenek. Oso mamintsua.

Txillardegiren azken hitzaldiaren bideoa
Ostraka.mundua blogari esker jakin dugu Txillardegiren azken hitzaldiaren berri. 2011ko otsailean omenaldia egin zion Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Jose Luis mugimendu horren sortzaile eta bultzatzailetarikoa izan zen. Hitzaldi laburra baina mamintsua.

Txillardegi joan zaigu
Dagoeneko mundu guztiak dakien bezala, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' joan zaigu. Egun hauetan asko hitz egin eta idatzi da euskal kultura eta politikaren izen gorenetarikoa izan den pertsonaz. Hona hemen Argian egin dudan iruzkina.
Iruña-Veleiako gaia hurbiletik jarraitu zuen osasunak lagundu zion artean; egunen batean argitaratuko ditugu honetaz hiru gutun laburretan idatzi zituenak. Idatziz baimena eman zidan nahi nituen bezala erabiltzeko. Manifestua sinatu zuen; Lakarraren, Gorrochateguiren eta Hector Iglesiasen txostenak  eta nire liburua irakurrita
zeuzkan, eta zera idazten zidan, beste gauza askoren artean: “Hori
guztia ikusita, zalantzarik ez diat: ‘grafito’ horiek benetakoak dituk.
Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk”.
Agur eta ohore, Jose Luis.

Arkeologian dauden datatzeko metodoez artikulua
Iruña Okako Udalaren webgunean artikulu interesgarri bat irakur daiteke arkeologian erabiltzen diren datatzeko metodoez. Zenbaiti ondo etorriko zaio irakurtzea, oraindik badago-eta ostrakak ezin direla datatu esaten duen jendea.

Hainbat berri hedabideetan Ertzaintzaren ezetzak sortutako egoeraz
Aspaldiko partez Gipuzkoako Diario Vasco-k gaiari buruzko notizia bat zekarren, titular honekin: Tampoco la Ertzaintza puede datar las ostracas más polémicas de Iruña Veleia. Berria-k ere eman du honen berri. Arabako Iruña Argitzeko Batzordea-k ere argitaratu du agiria honi buruz.