Eztabaidan egindako okerrak zuzendu nahirik

Eztabaidaren beroan egia ez den gauza bat esan nuen, jan edan eta lo jartzen duen epigraferik ez dagoela grafitoen artean. IAN/ TA/ IIDAN DIINOS dontsuarekin itsututa nenbilen eta ez nintzen gogoratu badela EDA/ IAN/ LO jartzen duen bat. Piezaren b) aldean dago, ez da argazkirik argitaratu.  Barka eskatzen diet entzuleei eta bereziki nire une hartako solaskide Joseba Lakarrari.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Eztabaidan egindako okerrak zuzendu nahirik bidalketan

  1. egilea: Bontar

    Sentitzen dut, Juan Martin, baina batzuk oso gaizki-pentsatuak gara, eta badugu susmo maltzurra inskripzio horren egileak “jan eta edan denok”, hots “jan eta edan dezagun denok” edo antzeko zerbait, jarri nahi izan zuela (XXI. mendeko) egileak (kalbarioan RIP jartzen duela pentsatzen dugun era berean), eta Denos kontuarena ez dela zuek bilatutako konponenda bat, ohartarazi zitzaizuenean den- pluralean oso-oso-oso berandu baizik ez dela agertzen euskal tradizio idatzian.

    Bestetik, zer da Denos? Euskal izen bat, latindarra, zelta, grekoa, koptoa? Ba al du paralelorik Antzinateko epigrafian? Nola zatika daiteke? Zerekin erka daiteke zatiketa horretatik sorten den eleementu bakoitza? Hau diot Antzinateko inskripzioetako izenak normalean ez baitira isolaturik agertzen. ‘Unicum’ bat agertzen denean ere, beti edo ia beti dago zeozer inguruko hizkuntza bateko elementuren batekin erka daitekeena.     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude