Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/11/24 21:06:09.203 GMT+1

"Estafeando en Iruña-Veleia", Idoia Filloyren gutuna

Idoia Filloy zuzendarikide ohiaren gutuna argitaratu zuen atzo DNA egunkariak. Lorena Lz de Lacalle Diputatuak Parlamentuko agerraldian esandako zenbait gauzari erantzuten dio.

Nork: elexpuru.2010/11/24 21:06:09.203 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Filologoen iraultza hasi ote den, diozu?. Honela?. Izenik gabe? daturik gabe? botatzeagatik bota eta kitto?.
Ez dut erranen arrazoirik ez dagoenik, baina arrazoinik ez dut ikusten HOR. Beraz, iraultza...hutsa, izatekotan, oso merkea.

Nork: Antton.2010/11/25 09:27:01.486 GMT+1

Milesker, Maju, loturagatik, baina ezabatu egin dut zure sarrera. Bat nator Anttonekin. Argudio filologikoak argudio filologikoekin erantzun behar dira eta onartezinak iruditzen zaizkit horrelako irain pertsonalak.

Sarrera bat ezabatzen dudan lehen aldia da. Azkena izango al da.

Nork: Juan Martin Elexpuru.2010/11/25 12:41:00.520 GMT+1

Zuzendu nahiko nuke hemen, neuk esandakoa lehen.
Emandako lotura klikatu dut eta halako lau disparate irakurri ditut. Hori zela dena, hala uste nuen.Besterik edo jarraiarik ez diot ikusi.

Orain ikusten dut irakurritakoa hasiera zela, sarrera, eta berriz klikatuz gero jarrai, artikulu nahiko zabala azaltzen dela, erreferentzi bibliografikoa eta guzti. A, horrek izan dezake mamirik.
Ados egon edo ez, edo bat ez bertze, gauza da agian irakurtzekoa dela, baldin eta beti baldin, artikulua OSOA azaltzen bada, eta ez aurkezpen iraingarria.
Haratx bada, hanka sartu dut, barkatu, eta Elexpurururi zera proposatzen diot: berriz ere ekartzeko honat kendutako lotura.

Milesker.

Nork: Antton.2010/11/25 19:29:35.249 GMT+1

Antton: zalantzak izan ditut kentzeko orduan eta zalantzak berriz ipintzekoan. Hara hemen berriz linka

Nork: .2010/11/25 19:41:13.619 GMT+1

Ulertzekoak dira zure zalantzak. Idazki anonimoekin ari-eta.

Ohar bat, ni bezalako hankaundi batzurentzat:
linka horretan sartzen zeranean, gaia irakurri nahi bazenu, mesedez KLIKATU=> READ ONLINE eta haunditu izkiak zuk nahi lain.

Gero, bakoitzak jan beza, edo hartu edo laga ;>))

Nork: Antton.2010/11/25 20:36:43.177 GMT+1

Nik uste, Juan Martin, lehenengoa izan dela aukera zuzenena. Ez Lakarraren kontua dela eta, hor berak ikusiko du zer neurri hartu, baina bai era horretako "lanek???", "argudioek???", "lelokeriek???"... eztabaidari berari, eztabaidaren alde batekoei, batez ere esan nuke nik, kalte egiten dielako/dizuelako.

Nork: Felix.2010/11/26 09:41:26.596 GMT+1

Egia esan, hasierako argazkia onartezina da eta kalte egiten dio geroago esaten den guztiari. Dena den, eta ez diezaiogun gure buruari iruzurrik egin, artikulua ondo dokumentatuta dago eta Lakarrak bere artikulu astunetan erabili ohi duen hats txistoso eta zientziagabe berdintsua darabil. Behin baino gehiagotan esan izan da Koldo Mitxelena askotan trufatzen zela berak baino gutxiago zekitela uste zuenen kontura. Mika nolako, umea halako.

Nork: Dreyfus Jauna.2010/11/29 12:55:53.525 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak