Gaur, goizeko 11etan, Arabako Bibat Arkeologia Museoan Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren arteko hitzarmena sinatu da. Hitzarmen honen bidez I-Vko aztarnategiaren kudeaketa Euskal Herriko Unibertsitateari eman zaio.
Hitzarmenaren xehetasunak ezagutu nahi dituenak goiko loturan aurkituko ditu. 100.000! euro ematen zaio EHUri plana idatz dezan, datozen bi hilabeterako. Idatzi besterik ez. Erdia gaur eta beste erdia bukatutakoan.
Eta nor izango da horren arduraduna eta itxura guztien arabera I-Vko zuzendaria? Julio Nuñez Marcen jauna, EHUko Arkeologia saileko irakaslea. Nuñezen txostena izan zen Eliseoren taldearen aurka egindakoen artean zakarrena eta kaxkarrena. Irakurri nahi duenak alava.net/publicar/veleia lekuan aurkituko du.
Idoia Filloyk puntuz puntu erantzun eta ezeztatu zuen. Jaun honek, beste perla batzuen artean, esaten du "inposibleak" direla lau hankako mahaiak, marra erdian duten emakume-orrazkerak, arrain-isatzeko sirenak, I-Vn agertzen diren gisako eszena erotikoak...
Ba jaun hau izango da I-Vko zuzendaria. Lehenengo aurkaria txikitu eta gero haren herentzia bereganatu. Alderdi politiko abertzale eta ez abertzaleen bedeinkapenaz eta euskal inteligentsiaren isiltasun konplizeaz.
Zer egingo du induskatzen hasi eta ostraka "inposibleak" agertzen jarraitzen badute?
2009/11/05 11:49:00.791 GMT+1
Eskandalua!!!
Nork: elexpuru.2009/11/05 11:49:00.791 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...zen dute konbenioa Eskandalua. Elexpuru goiena.net/blogak/elexpuru/eskandalua Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Eskandalua. Elexpuru 2009/11/05 13:57:07.165 GMT+1
Erantzunak
Nork: Felix Zubiaga Legarreta.2009/11/06 09:03:01.433 GMT+1