Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/05 11:43:16.555 GMT+2

Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du

Arabako Diario de Noticias-ek gaur argitaratu duenez portadan, barruko informazioan eta iruzkin batean, Eusko Trenbide Sareak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatu du Arabako 1. Epaitegiko epaileak, ez duelako inon aurkitzen enpresa patrozinatzaile horrek leporatzen dion iruzurrik. Hurrengo egunetan, ziurrenik, Euskotrenek jarritakoak ere bide berbera eramango du, fiskalak kereila artxibatzeko eskatu baitzuen uztailean.
Epaitegiak ari dira erakusten poliki-poliki Arabako Diputazioak arkeologoen kontra emandako pausoek ez dutela ez buru eta ez hanka.
Hurrengo asteetan etorriko dira albiste berriak beste alor batzuetatik ere, erakutsiko dutenak ez zela egon faltsifikaziorik, Batzorde Zientifikoak hanka sartu zuela leporaino, eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla.

 



Nork: elexpuru.2009/09/05 11:43:16.555 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

"...eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla..."

no jodas! (delakoa).

Nork: necoechea.2009/09/10 21:08:32.773 GMT+2

Errenferentziak:

.../2009/09/06/epaileak-eusko-trenbide-sarearen-kereila-artxibatu-du/">Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du nbsp;http://goiena.net/blogak/elexpuru/epaile&8230; ...

Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du 2009/09/06 18:52:47.304 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak