Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/02/23 19:12:04.334 GMT+1

Bihar EAk eskatuko du Jaurlaritzak 300.000 euro izenda ditzala Nuñezek bere langintzarekin jarrai dezan

Bihar, otsailak 24, EAk ez legezko proposamen bat aurkeztuko du Gasteizko Parlamentuan, Eusko Jaurlaritzak 2011-2015 epean urtero 300.000 euro eman diezaion Julio Nuñez arkeologoari, I-Vko bere "Plan Zuzendaria" finantzatzeko.
UPyD, PP eta PSEk "osoko zuzenketak" aurkeztu dizkiote ekimenari, baina ez aurka egiteko, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren artean hitzarmena egin behar dela proposatzeko baizik. EA eta beste indar hauen arteko sintonia oso-osokoa da gai honetan.
Honezkero mundu guztiak jakin beharko luke Nuñez epaile eta onuradun izan dela auzi honetan, protagonista izan zela Eliseo Gil "kondenatu" zuen Batzordean. Hori gutxi balitz, ikusgarria izan da honen induskatzeko era, hainbat bideo, txosten eta argazkik erakusten dutenez.
Gure ustez, zuhurtzia eta zentzu minimo batek indusketak bertanbera uztea eskatzen du, epaileak agindutako laborategi frogen emaitzak jakin arte, are gehiago Nuñezen hondeamakinaren langintza ezagututa.
Zertan dabil EA? Hau al da zuen aberrigintza? Nahiz eta Diputazioko Kultura Departamentua galdu, modu militantean eusten dio bere hankasartze historikoari.
Eta zertan dabil EAJ? Diputatu berriak aukera paregabea zuen aurrekoaren desastreetatik aldentzeko, baina Malentxo Arruabarrenak esana du Lorenaren bidetik jarraituko duela. Penagarria. Bitartean esne bitsetan PP eta PSOE.

Nork: elexpuru.2011/02/23 19:12:04.334 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

..., Julio Nuñezek (salataria, onuraduna eta hondatzailea)  jarrai dezan Iruña Veleia &8220;induskatzen&8221; 20 tonako hondeamakinarekin&8230; JM Elexpurur...

Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » EAk 300 mila euro eskatzen Psoe-PP Jaurlaritzari Julio Nuñezen hondeamakinarentzat 2011/02/23 22:58:01.412 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak