Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/28 22:17:35.049 GMT+2

Bere manifestuaren aldeko 2.132 sinadura entregatu ditu Plataformak

Hona hemen sinadurak entregatuta gero Plataformak bidali duen prentsa oharra:
"Gaur, 2010eko irailak 28, entregatu ditu Sos-IruñaVeleia Plataformak Arabako Foru Aldundian “Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko agiria” izeneko manifestua bultzatzen duten 2.132 sinadurak.
Plataforma honek, Foru Aldundiak itxumustuan eta aurkikuntzei buruzko ikerketa zientifiko ezinbestekorik gabe erabakiak hartu zituela ikusita, oso ondorio larriak zituztenak ondarearentzat zein arloko hainbat profesionalentzat, gaiari heldu zion eta auzia berriz birplanteatzea eskatu zuen. Aurkikuntzei buruzko edozein erabaki ikerketa zientifikoan oinarrituta egon behar zuela aldarrikatzen genuen. Plataforma aurkeztutako egun berean hasi zen sinadura bilketa, 2009ko urriaren 7an, hain zuzen, eta epe honetan jende askok bultzatu du bere sinadurarekin analisi fisiko-kimikoak egitea. Gauza jakina da froga horiek egin daitezkeela eta faltsifikaziorik egon den ala ez erabaki dezaketela, datazioekin batera."
Dagoeneko oihartzuna izan du notiziak prentsa digitalean, DNAn, esaterako.

Nork: elexpuru.2010/09/28 22:17:35.049 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...stuaren-aldeko-2-132-sinadura-entregatu-ditu-plataformak/">Bere manifestuaren aldeko 2.132 sinadura entregatu ditu Plataformak Juan Martin Elexpururen bloga

Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Bere manifestuaren aldeko 2.132 sinadura entregatu ditu Plataformak 2010/09/28 22:37:03.338 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak