Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/19 21:56:37.313 GMT+2

Benetakotasunaren aldeko jarrera garbiak ingelesezko hainbat webgunetan

Auzia nazioartekotzen ari da egunetik egunera. Batetik, atzerriko hainbat ikerlarik txostenak idatzi dituzte grafitoak benetakoak izan daitezkeela defendatuz, eta, bestetik, egunetik egunera norabide berdineko gauza berriak agertzen dira ingelesezko webguneetan.
Forgotten Languages izeneko gunean, esaterako, Iruña-Veleia Affaire: A Shame for Spanish Epigraphy izeneko artikulu luzea agertu da, eta Maju ezizenekoak argitaratzen duen Leherensuge blogean, berriz, Luis Silgok eta Hector Iglesiasek emandako hitzaldiaren berri ematen da, beste gauza askoren artean.
Hor dago, bestalde,
http://www.sos-irunaveleia.org gune handia, ingelesezko hainbat atal ere badituena.

Nork: elexpuru.2010/04/19 21:56:37.313 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Gehiago ikertuko bazenu, delako ayndryl blog hori (Iruña-Veleia Affaire artikulua argitaratu duena) frikitegi bat besterik ez dela ikusiko zenuke (hainbat libururen argitalpena iragartzen dute baina asko (guztiak?) faltsuak dira!! hizkuntza zaharrez eta existitzen ez direnez aritzen da... eta blog hartatik beste leku arraro batzuetara ere iritsi zaitezke...Eta arraro diodanean, zentzugabe eta friki esan nahi dut, zentzu txarrenean.

Ingelesezko hainbat webgunetan?¿? Ayndryl frikitegi hori besterik ez da ingelesezko webgunea. Bai Majurena ere ingelesez dago, baina, uste dut "internazionaltasunaren" prestigioa eta kategoria eman nahi zeniola gaiari eta horregatik aipatu dituzula ingelesezko webguneak, baina Maju euskalduna da, hortaz... SOS-Veleia webguneko ingelesezko atalak bezain internazionala eta garrantzitsua...

Nork: Juanjo.2010/04/20 21:09:13.759 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak