Gaurko Berrian Xabi Larrabe irakasleak Alberto Barandiaranen liburuari egindako kritika zorrotza dator. Ederki asko jorratzen ditu liburuaren gabeziak, gaian sakondu dugunok aspaldi harrapatuak eta salatuak, bestalde.
Dena dela, ez da iritzi berekoa Xabier Mendiguren Elizegi, Elkarreko bere editorea, Jakin-eko azken alean, urteko literatura-kronikatxoa egiterakoan, goraipamenezko hitzak idazten baititu. Gatazkaren ondoren Veleia, titulatzen du, eta honela jarraitzen: "Kazetaritza lan batekin hasi dut urtearen errepasoa (Muruaren Loiolako Egiak) eta beste batekin amaituko dut: Veleia afera, Alberto Barandiaranek idatzia. Aurrekoa bezala, erreportaje ederra, ondo dokumentatua eta bikain idatzia, misteriozko eleberri baten gisa irakurtzen dena. Nahi nuke liburu honek gaiaren inguruko eztabaida eta zalaparta argitzen lagunduko balu, baina beldur naiz, jarrerak zein muturturik dauden ikusita, nahas-mahasak luzaroan jarraituko duela".
Liburuak gaiaren inguruko eztabaida eta zalaparta argitzen lagundu? Liburu berberaz ari al gara? Ziur asko Mendigurenek pentsatzen du "besteen" jarrerak daudela muturtuta, berea eta Barandiaranena, berriz, orekatuta. Santa Lutziak gorde diezaiola bista.
2011/01/21 22:39:19.711 GMT+1
Barandiaranen liburuari kritika zorrotza Xabi Larrabek Berrian
Nork: elexpuru.2011/01/21 22:39:19.711 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (3)
Errenferentziak:
... Elexpururen kritika Xabier Mendigureni Elexpururen bloga Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Elexpururen kritika Xabier Mendigureni 2011/01/22 01:03:32.843 GMT+1...rian Xabi Larrabe Juan Martin Elexpuru Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Veleia afera Barandiaranen liburuaren kritika Berrian 2011/06/21 17:59:38.190 GMT+2...lduna Xabi Larrabe Erreferentzia: Euskararen jatorria » Blog Archive » “Veleia afera” liburuari kritika 2011/06/22 22:07:32.451 GMT+2
Idatzi artikulu bat