Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/26 20:14:01.927 GMT+2

Aztarnategia sinbolikoki itxita geratu zen kartulinazko kate batez

Billodasko zubitik aztarnategiaren ateraino kalejiran heldu zen taldeak sinboliko itxi zuen aztarnategia kartulinazko kate batez. Aztarnategia ez ukitzeko exijitu zen, piezak laboratorio espezializatu batean aztertu eta benetakoak diren ala ez erabaki arte.
Geure begiekin ikusi ahal izan genuen Nuñezek iaz eginiko langintza. Badirudi aurten oraindik ez direla indusketekin hasi, baina ez litzateke harritzekoa egun batetik bestera hastea.
Hona hemen gaurko prentsan ekitaldiaz aurkitu duguna Gara-n, DNA-n eta Berria-n. Ostraka.mundua blogean argazki politak ikus ditzakegu. Bestalde, gaiari jarraipen zehatza egiten dion blog honek dagoeneko 500.000 ziztada (hits) izan dituela iragarri du.
Egun bateko atzerapenez, baina Correo-k ere ekarri du azkenik notizia.

Nork: elexpuru.2011/06/26 20:14:01.927 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ita-geratu-zen-kartulinazko-kate-batez-elexpuru/">Aztarnategia sinbolikoki itxita geratu zen kartulinazko kate batez. Elexpuru Juan Martin Elexpururen bloga Hona hemen gau...

Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Aztarnategia sinbolikoki itxita geratu zen kartulinazko kate batez. Elexpuru 2011/06/26 23:22:22.282 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak